Giltzadura tenporomandibularra
Zerbitzuak
Giltzadura tenporomandibularraren disfuntzioa edo nahasmendua oso ohikoa da, biztanleen % 20-40ri eragiten baitio. Baraileko mina da giltzadura tenporomandibularraren disfuntzioaren sintomarik bereizgarrienetako bat. Tratamendu kontserbadorea kasuen % 90ean da eraginkorra.
Giltzadura tenporomandibularraren arazoak bi multzo handitan sailka daitezke:
- muskulu ondoezak eta miopatia tenporomandibularrak. Egoerarik ohikoenak hauexek dira: sindrome miofasziala, zefalea batzuk eta bruxismoa.
- Giltzadura ondoezak edo artropatia tenporomandibularrak: giltzadura tenporomandibularraren berezko egoerak dira (luxazioak, disko desplazamenduak, blokeoak eta abar).
Fisioterapiak barailaren mugimendu naturala berreskuratzen eta mina arintzen lagun diezazuke.
Tratamenduak Sagastiederren eta Berminghamen egiten dira.
Ricardo Bermingham ospitalea
Pinu bidea, 35, 20018 - Donostia
Ikusi zentroa
Sagastieder zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Galizia pasealekua, 26, Donostia. Tel.: 943 32 68 13 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.sagastieder@matiafundazioa.net