HasieraBerriak

Berriak

 

Maria Isabel Genuak 2012ko farmazia ekimenik onenen sarietako bat jaso du

01.01.2013

Gure Farmazia Arretako arduradunak, Maria Isabel Genuak, Correo Farmacéutico egunkariaren 2012ko farmazia ekimenik onenen sarietako bat jaso zuen atzo Madrilen. Kronikotasun egoeran dauden pazienteen arretarako Espainiako Ospitale Farmaziako Elkarteko plan estrategikoarengatik jaso zuen, Espainia osoko ospitaleetako aditu taldeko koordinatzaile teknikoa izan baitzen.

Leer más

Pailazo ikuskizun batek zahartze prozesuen errealitatea hurbildu die Orioko haurrei

01.01.2013

Ekimena, Matia Fundazioak sustatua eta Eusko Jaurlaritzaren Bizitza osoan Zeharreko Ikaskuntzaren deialdiaren bidez finantzatua, Zaragueta Herri Eskolan eta Orioko Herri Ikastolan egingo da. Matia Fundazioa Orion, Oiartzunen eta beste herri batzuetan egiten ari da jarduera hori, gazteak zahartze prozesuekin sentikortzeko eta prozesu horiek ezagutzera emateko belaunaldien arteko jarduerak sustatzeko. Dokumentu erantsia:   ...

Leer más

Adinekoek ordenagailuko jokoen bidez ezagutzak eta trebetasunak lortzeko proiektu batean hartu du parte Matia Institutuak

01.01.2013

Matia Institutu Gerontologikoak Europako LEAGE (Learning Games for Elder Europeans) proiektuan hartu du parte. Horri esker, 65 urtetik gorako pertsonek ezagutza kulturalak eta beste gaitasun batzuk (sukaldaritza eta lehen sorospenak) lortu dituzte, serious games izeneko jardueren bidez.Ikasketa errazteko eta, jakina, dibertitzeko diseinatutako jokoak dira. Hain zuzen, kasu honetan, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren aldeko apustua egin da...

Leer más

Matia Institutuak «Etxean zahartzea» jardunaldian hartuko du parte

01.01.2013

Ekainaren 28an, jardunaldi hau egingo da Bizkaiko Teknologia Parkean: «Etxean zahartzea. Irtenbide berriak, eraikuntzaren, teknologiaren eta zerbitzuaren ikuspuntutik». Tecnaliak antolatu du ekitaldia, eta Matia Institutuak Javier Yaguasen eskutik hartuko du parte. «Etxebizitzari eta zaintzaren hornikuntzari buruzko igurikimenak eta pertzepzioak» izeneko hitzaldia emango du. Jardunaldian zehar, etxean zahartzearekin zerikusia duten zenbait...

Leer más

«Establecimientos Residenciales para Ancianos de Asturias» (ERA) erakunde autonomoaren bisita

01.01.2013

Gaur, «Establecimientos Residenciales para Ancianos de Asturias» (ERA) erakunde autonomoaren bisita izan dugu. Bertako gerente Jesús Suárez eta haren taldea Zubiaurre zentroan izan dira, pertsonarengan ardaztutako arreta eredua, Matiaren eredua, erabiltzen duten bizikidetza unitateak ezagutzeko. Bisitan, Javi Quintas (zentroko zuzendaria), Mayte Sancho (Matia Fundazioko aholkulari teknikoa), Ana Orbegozo (Matia Fundazioko kudeatzaile...

Leer más

Fraisoro zentroak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du

05.12.2012

Eusko Jaurlaritzak Bikain kalitate ziurtagiria eman dio Matia Fundazioko Zizurkilgo Fraisoro zentroari, euskararen arloan egindako lanagatik. Sari horren bidez, Fraisoro zentro gerontologikoan zein eguneko zentroan euskara erabiltzen dela balioetsi nahi da ofizialki. Saria urrats bat gehiago da, duela 13 urte hizkuntza politika bat izatea beharrezkoa zela ikusi eta Bai Euskarari akordioa sinatzea erabaki zuenetik.

Leer más

Orriak