Matiak #100fluencers ikerketa eta adinari buruzko narratiba eraldatzeko #EzDiraAdinarenGauzak kanpaina aurkeztu ditu
04/07/2025

- Aztertutako 1.200 albiste baino gehiago: # 100fluencers ikerketak agerian uzten du adinkeri mediatikoa normalizatuta dagoela eta gehienbat ikusezin bihurtzen, infantilizatzen edo zahartzaroa problematizatzen duela.
- Estereotipoak hausteko kanpaina bat: #EzDiraAdinarenGauzak bideoak, tresna digitalak eta adinkeriarik gabeko irudi banku bat prestatu ditu iruditeria soziala eraldatzeko.




