Pertsonarengan Ardaztutako Arreta eredua ezagutarazi du Matiak Pulan (Kroazia), SALTO proiektuaren azken bileran
Europako SALTO proiektua bukaerara iristen ari da. Joan den uztailaren 25ean eta 26an, Pula hiriko (Kroazia) gaixotasun mentala duten pertsonentzako Vila Maria zentroak bazkide partaideak hartu zituen, partzuergoaren azken bilera izan daitekeena egiteko. Topaketa horretan, proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren: zortzi moduluko prestakuntza programa bat egoitzetako profesionalentzat eta desgaitasuna izanik laguntza behar duten adinekoentzako esku hartze terapeutikoak jasotzen dituen gida praktiko bat.

