Matia Fundazioaren gida berria, dementzia duten pertsonengan zentzuzko bizitza sustatzen duten jarduera esanguratsuak errazteko
- Gutxi esploratutako eremu batean zentratzen da gida hau: dementzia duten pertsonentzat eguneroko jarduera esanguratsuak duen garrantziari buruzko ikerketan, baita sindrome horren fase aurreratuenetan ere.
- Materialak 15 erakundek baino gehiagok parte hartu duten berrikuspena izan du, Matia Institututik abiatutako elkarlaneko ikerketa-prozesu baten bidez.
- Nazioko eta nazioarteko 750 pertsonak baino gehiagok eman dute izena gida aurkeztuko den webinarrean

