Deustun Sarea proiektuaren beste bilera bat egin da, Matia Institutuaren partaidetzarekin
Donostiako Deustoko Unibertsitateak Sarea proiektuaren beste osoko bilkura bat egin du. Bilera horretan, 2018an eta 2019an egindako topaketetan parte hartu duten eragile guztiak bildu dira, adingabeen arretarekin lotutako hainbat gai jorratzeko helburuarekin, eta, Matiaren kasuan, adinekoenak.
Bi lan talde ezberdinetan banatuta egon dira parte-hartzaileak. Lehenengoan, familiek adinekoentzako egoitzetan duten rolari eta parte-hartzeari buruz eztabaidatu da; bigarrenean, berriz, beste gai nabarmen bat jorratu da: adinekoei etxeko zein egoitzako ingurunean laguntzea.
