InicioNoticiasDBusek 35 lineako autobus zerbitzua handitzen du. Antiguo auzotik ibilbide berria izango du eta irteera batzuk Matia Zentrotik.

DBusek 35 lineako autobus zerbitzua handitzen du. Antiguo auzotik ibilbide berria izango du eta irteera batzuk Matia Zentrotik.

25.03.2019

Apirilaren 1etik aurrera, astelehena, Dbusek 26-Amara-Martutene, 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete lineen zerbitzua hobetuko du, erabiltzaileen premietara egokitzeko.

35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linea: lanegunetako maiztasuna aldatuko da; maiztasun berria 30 minutukoa izango da, eta maiztasun aldaketaz gain lineak ibilbide berria egingo du, Errotaburu eta Lorea Aieterekin, Miramonekin eta Ospitaleekin lotzeko.

Lanegunetan, beraz, lineak hainbat ibilbide edukiko ditu, eta bakoitza 30 minutuan behin emango da. Ospitaleetatik Irakasle Eskolara arteko ibilbidea komuna izango da beti; beraz, Antiguo-Aiete-Ospitaleak konexioak 30 minutuko maiztasuna edukiko du.

  • Irteerak Arriolatik: egungo ibilbidea egingo du, hemendik: Arriola, Unibertsitateak, Ondarreta, Pio Baroja, Aiete, Miramon eta Ospitaleak. Irteerak 60 minutuan behin izango dira, xx:30ean.
  • Irteerak Errotaburutik: Irteerak Tolosa 138tik, 60 minutuan behin, xx:00etan, eta honako geldialdiak egingo ditu: Unibertsitatea, Tolosa 112, Tolosa 138, Amerika plaza, Tolosa 111, Unibertsitatea II, Irakasle Eskola-Tolosa 14. Hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo du Ospitaleetaraino. .

Era berean, ibilbide horren barruan, 2 orduan behin Matia Zentrotik aterako dira: 10:00 – 12:00 – 14:00 – 16:00 – 18:00 – 20:00, eta kasu honetan ere aurreko geldialdi guztiak egingo dira (horietatik minutu batzuk lehenago igaroko dira).

Imagen del mapa del recorrido de la línea 35 de DBUSBestalde, irteerak Ospitaleetatik Arriola alderantz xx:05ean izango dira, eta Tolosa 138 alderantz, berriz, xx:35ean. Era berean, irteerak Ospitaleetatik Matia Zentro alderantz ondorengoak izango dira: 9:35 – 11:35 – 13:35 – 15:35 – 17:35 – 19:35.

Etiquetas: