InicioNoticiasMatiak Argixao Zentrorako 5 garbitzaile hautatzeko prozesua hasi du

Matiak Argixao Zentrorako 5 garbitzaile hautatzeko prozesua hasi du

05.04.2022
  • 5 pertsona kontratatuko dira zentroa garbitzeko.

  • Barru eta kanpo prozesua egingo dira.

Matiak hautaketa-prozesu bat hasi du Argixao zentroan garbiketako langileen beharra betetzeko.

Prozesu honekin Matiak garbiketa-lanak egiteko pertsonak zuzenean kontratatzearen aldeko apustua egiten du.

5 GARBITZAILE-LANPOSTU bete nahi dira ARGIXAOn, eta, horretarako, barneko eta kanpoko hautaketa-prozesu bati ekingo zaio. Prozesu honetan eskaintzen dira:
- 5 lanpostu lanaldiaren % 72an.

Ordutegiak goizeko eta arratsaldeko txandetan izan daitezke.

Prozesuan, garbiketa-lanetan izandako esperientzia, egindako prestakuntza-ikastaroak eta euskararen ezagutza baloratuko dira.

Lanpostura aplikatzeko bidali zure CVa hona: Lan egizu gurekin