Haurrek eta adinekoek ostegun gizena ospatu dute Matia Fundazioaren Fraisoro zentroan, Zizurkilen
(Zizurkil, 2013ko otsailaren 7a). Urtero bezala, Fraisoro zentroko egoiliarrek eta eguneko zentrora joaten diren adinekoek inauterietako jaiekin egin dute bat. Baina, aurten, Zizurkilgo San Millan eskolako 2 eta 12 urte bitarteko 25 haurrek ere hartu dute parte jai horietan. Goizerdian elkartu dira denak, mozorroak jantzita, ohiko txistorra jateko eta txaranga musikaren erritmoan dantzan egiteko.


.png)