Arrakastatsua izan da Housgai proiektua, adinekoei beren etxean zahartzea ahalbidetuko dieten arreta eredu berriak probatu dituena
Ahultasun egoeran dauden adinekoen aurreikuspenetara eta beharretara egokitzen dela erakutsi du Housgai egitasmoak. Autonomia handiagoa eskaintzen die, beraien etxean luzaroago eta bizi kalitate hobearekin bizi daitezen.
Proiektuaren berritasuna da estreinakoz hainbat jarduerak egin dutela bat, hala nola: etxebizitza birgaitzeak eta egokitzeak, laguntza zerbitzu teknologikoak eta ez-teknologikoak bateratzeak, eta hori guztia pertsonarekiko osoko arreta ereduaren ikuspegitik landuta.

.png)