Arreta Psikosoziala
Zerbitzuak
Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako arreta integralerako programa - (APT)
"La Caixa" Fundazioaren programa honek laguntza emozionala, soziala eta espirituala ematen die pazienteei, bai eta haiekin lan egiten duten profesional sanitario eta sozio-sanitarioei ere. Horrela, gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, eta zainketa aringarrietan medikuntzako eta erizaintzako profesionalek garatzen duten oinarrizko osasun-arreta handitzen du. Era berean, Espainian zainketa aringarrien arloan jarduteko bide berriak bultzatzen ditu, eta dibulgazio-ekintzen bidez laguntzen du publikoa bizitzaren amaierari eta zainketa aringarriei buruz sentsibilizatzen.
Nori dago zuzenduta:
Egoera aurreratuan edo terminalean dauden gaixoak eta haien familiak, bereziki premia eta arreta-eskaera handiena dutenak.
Jarduera-eremua Gipuzkoan:
Zentroetan:
- Bermingham Ospitalea
- Argixao zentroa
- Donostia Unibertsitate Ospitalea
- Asunción Klinika
- Mendaro Ospitalea
- Zumarragako Ospitalea
- Bidasoa Ospitalea
- Debagoiena Ospitalea
Etxean:
Etxeko ospitalizazioa (Donostia, Mendaro, Bidasoa, Zumarraga, Tolosa eta Debagoiena)
Zer egiten dugu:
Gure psikologo talde profesionalek pazienteari eta haren familiei laguntza emozionala, soziala eta espirituala ematen diete, bai eta zainketa aringarrietako profesionalei ere. Zerbitzua hiru eremu nagusi hauetaz osatzen da:
- Pazienteei eta senidei arreta gaixotasunaren zehar, bai ospitalean baita kanpo-kontsultetan ere.
- Doluaren jarraipena egiteko bakarkako eta/edo talde arreta.
- Profesional-taldeei laguntza emozionala eta prestakuntza ematea
Programaren arduraduna:
Lori Thompson Hansen
lori.thompson@matiafundazioa.eus
943 31 71 00 (1026 luzapena)
Programa: