Nor gara

Ezagutu Gaitzazu

Matia Fundazioak 1881ean ekin zion bere jarduerari, Jose Maria Calvo ontzi jabe eta merkatari laudioarrak bere ondasunak legatuan eman zituenean, helburu hau izango zuen fundazioa sortzeko:

«Adinduei edota lanerako ezintasun osoa duten pertsonei babesa, bizitzako egun guztietarako baliabideak eta gaixotasunean laguntza ematea».

Matia Fundazioa irabazi asmorik gabeko fundazio pribatua da, interes orokorrekotzat izendatua, eta 130 urtetik gora daramatza Gipuzkoan zerbitzu soziosanitarioak eskaintzen. Fundazioaren patronatua hainbat eremu profesionaletan nabarmendutako 7 kidek osatzen dute, eta modu independentean eta borondatez hartzen dute parte erakundearen gobernantzan.

Gizarteari ekarpena egiteko asmo sendoa du Matia Fundazioak. Haren bereizgarri nagusia da ezagutza eta berrikuntza etengabe bilatzea, garatzea eta aplikatzea eta gizartean zabaltzea (I+G+b), 2003tik lanean diharduen Matia Institutu Gerontologikoaren bitartez.

Zerbitzuak hainbat laguntza mailatan eskaintzen dira, bai osasunaren arloan bai gizarte zerbitzuen eta desgaitasunen arloetan, autonomiaren, duintasunaren eta pertsonalizazioaren printzipioak oinarri dituen eta pertsona ardatz duen eredu integralaren arabera.