HasieraZentroakRicardo Bermingham ospitaleaZainketa Aringarrien Unitatea

Zainketa Aringarrien Unitatea

Zentroak

Unitateak 18 ohe ditu, honako hauek artatzeko:

Egoera terminalean dauden pazienteak eta horien senitartekoak; alderdi fisiko, emozional eta sozialei erantzun behar zaie, gaixotasun aurreratu sendaezin eta progresiboa dagoenean.


Unitatearen helburuak:

  • gaixo terminalak ahalik eta bizitza kalitaterik onena izatea eta haren autonomia eta duintasuna sustatzea; eta, horretarako, arreta indibidualizatu, etengabe eta integrala ematea, pertsona bakoitzaren alderdi fisikoak, emozionalak, sozialak eta espiritualak kontuan hartuta.
  • Familiari zuzendutako laguntza ere eskaintzea, gaixotasunari, heriotzari eta ondorengo doluari aurre egiten laguntzeko.
  • Matiako beste unitate batzuetan zainketa aringarriak behar dituzten gaixoen arreta hobetzen laguntzea, unitateak eskuratutako ezagutza gainerako taldeei helaraziz.

Unitatea La Caixa Fundazioaren programa batean txertatu dago; zehazki, Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei eta horien senitartekoei osoko arreta eskaintzeko programan.

  • Programa horrek laguntza soziala, espirituala eta emozionala eman nahi dio pazienteari, eta, aldi berean, babesa eta euskarria gaixoen familiei nahiz zainketa aringarrietako profesionalei. Helburua da gaixotasun aurreratua duten pertsonei bizitza kalitatea hobetzen laguntzea, gaur egun zainketa aringarrien alorreko profesionalek ematen duten osasun arreta osatuz.
  • Aldi berean, eta La Caixaren eskutik, beste helburu batzuk ere erdietsi nahi dira: Espainiako zainketa aringarrien esparruan jarduera ildo berriak bultzatzea eta gizartea sentsibilizatzen laguntzea, bizitza amaierari eta zainketa aringarriei buruzko dibulgaziozko ekintzen bidez.