HasieraZerbitzuakPertsona erabiltzailearen arreta zerbitzua (PEAZ)

Pertsona erabiltzailearen arreta zerbitzua (PEAZ)

Zerbitzuak

Helburua

Pazienteen, erabiltzaileen eta familien iritziak, kexak, iradokizunak eta eskertzak sustatzea, biltzea eta aztertzea, kontuan har daitezen eta erakundea hobetzeko aukera bilaka daitezen.

Funtzioak

  • Erabiltzaileen eskubideak betetzen direla zaintzen du.
  • Erabiltzaileek edo haien familiek aurkeztutako erreklamazio, iradokizun eta gorabehera guztiak sustatu, aztertu eta izapidetu egiten ditu.
  • Aurrea hartzeko, zuzentzeko eta hobetzeko ekintzak sustatzen ditu.
  • Neurrion eraginkortasunaren gaineko segimendua egiten du.
  • Informazioa eskaintzen die inplikatutako alderdi guztiei eta lotura duten prozesuei.
  • Urtean behin, gogobetetze azterketak egiten ditu, eta emaitzen berri ematen du.
  • Datu pertsonalen eta historia klinikoaren alorretan pertsonek dituzten eskubideak baliatu egiten direla zaintzen du.

Kexa, erreklamazio, iradokizun, gorabehera edo eskertza baten helarazi nahi diguzu?

Kexa, erreklamazio, iradokizun, gorabehera edo eskertza ba

  • Zentroan aurrez aurre, zure ekarpena profesional bati adierazita.
  • Zure ekarpena zentroko iradokizunen postontzian utzita.
  • EAZra (sapu@matia.eus helbidera) mezu elektronikoa bidalita.
  • Aurrez aurre, PEAZrekin hitzordua adostuta.

Harremanetarako

Pinu bidea, 35, Donostia
sapu@matia.eus
Tel.:  943317123
Zerbitzuaren arduraduna: Estibaliz Carrasco