Laguntza etxean
Matia Fundazioan badakigu pertsonen lehen aukera etxean jarraitzea izaten dela. Horregatik, pertsonek etxean bizitzen jarrai dezaten egiten dugu lan, euren ohiturei eta bizimoduari eutsi diezaieten.
Zerbitzu pertsonalizatua, malgua eta premia bakoitzari egokitua eskaintzen dugu.Tratu pertsonala eta egokia bermatzen dugu, eta arreta berezia jartzen dugu laguntzaile pertsonala aukeratzeko pertsona bakoitzaren gustuak, lehentasunak eta nortasuna kontuan hartzen.
Matia Fundazioan badakigu pertsonen lehen aukera etxean jarraitzea izaten dela. Horregatik, pertsonek etxean bizitzen jarrai dezaten egiten dugu lan, euren ohiturei eta bizimoduari eutsi diezaieten.
Matian badakigu pertsona askok autonomoak izan nahi dutela. Independentzia maila handiari eustea oso garrantzitsua da haientzat. Horregatik, egunerokoan laguntzeko gure zerbitzuak askatasun hori ahalbidetzen die, neurrira antolatutako ikuskapenaren eta arretaren bidez.
Larrialdiak unerik korapilatsuenetakoak dira, gehienetan ezustean iristen baitira.