HasieraZentroakRicardo Bermingham ospitaleaGeriatriako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala

Geriatriako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala

Zentroak

Kudeaketa klinikoaren alorrean Irakaskuntza Unitate Profesionala abian jarri izanak balio erantsia dakar irakaskuntzaren ikuspegitik. Hauxe da gure jarduera planaren ildoa:

  • Hasiera batean, erizaintza geriatrikoko espezialitatea gehitzea.
  • Ondoren, medikuntza geriatrikoko espezialitateko prestakuntzara ere zabaltzea (gure erkidegoan espezialitate hori onartzen dutenean).
  • Esparruak garatu ahala, profesional gehiago gehitzea (barneko psikologo egoiliarra…).

Irakaskuntza Unitatearen funtsezko puntuak

  1. Organigrama, argi eta garbi, diziplinartekoa izango da, geriatriako, erizaintzako, errehabilitazioko, fisioterapiako eta adinekoari lotutako beste espezialitate kliniko batzuetako espezialistak tartean.
  2. Ondo zehaztutako ebaluazio kultura.
  3. Kalitatezko kultura eta ondo finkatutako gaixoaren ardaztasuna.
  4. Adinekoen ospitaleko zaintzen karga nagusia biltzen duten funtsezko prozesuen araberako antolamendua.
  5. Erakundean prestakuntza eta ikerketa funtsezko prozesuak direla garbi izatea.

Bi espezialitate horiek (geriatriako mediku espezialistak eta geriatriako erizain espezialistak) oinarri erkideak dituzte, eta, beraz, baliabide berberean (Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean) kokatuko dira, zahartzearen eta osasunaren alorreko aurregraduko ikasketekin batera. Izan ere, horrela jokatuz, ibilbide batzuen eta besteen azken emaitzak indartzea lortzen dugu. Kasu batean nahiz bestean, kontzeptu batzuk funtsezkoak dira, hala nola: gaixotasunaren egoera atipikoa, hauskortasuna, iatrogenia, desgaitasuna saihestearen eta egoera leheneratzearen garrantzia eta abar.

Sendagile espezialistek “tratamenduetan” eta erizain espezialistek “zainketan” jartzen duten indarra dela eta, guztiak unitate berean bilduz ikuspegi ezberdinak lantzeko aukera izango dugu, betiere desberdintasunak ongi zehaztuta, hala hezkuntza programan nola adar bakoitzari egokitutako irakaskuntza programan.

Izan ere, ikasten ari den pertsona bakoitzari egokituko zaio programa, baina inor ez da inolaz ere salbuetsiko adinekoari dagozkion zaintza maila guztien berri izateaz. Ibilbideak gaixoaren kokapenaren -komunitatea, egoitza, ospitalea– nahiz beraren egoera kliniko eta funtzionalen berri eman behar digu.

Erizaintza geriatrikoko programaren azken helburu gisa, kasuen kudeatzaile “bikainak” lortu nahi ditugu, adinekoen gaixotasunaren egoera guztietara egokitzeko eta erantzuteko gai izango direnak.