Gaixondoko Unitatea

Zentroak

Unitateak 43 ohe ditu, honako hauek artatzeko:

  • Gaixotasun akutu ez-kirurgikoak dituzten pertsonak, zerbitzu espezializatuen beharra dutenak.
  • Gaixotasun kroniko mediku edo kirurgikoen ondorioz gabeziak dituzten gaixoak, edota, fase hori gainditu ondoren ere, egoera kronikoaren ondorioz laguntzarik gabe bizi ezin direnak eta etengabeko arreta behar dutenak.
  • Bilakaera fisiko eta/edo psikiko patologikoa duten gaixoak, etengabe desorekatzeko arriskua dutenak, egoera hauskorrean egonik aldian behin, sarritan edo ustekabean medikuaren edo erizainaren arreta edota egokitzapen terapeutikoak behar izaten dituztenak.
  • Autonomia psikikoa eta/edo fisikoa galarazten dien gaixotasuna duten pertsonak, etengabe medikuaren edo erizainaren etengabeko zaintza eskatzen duten ondorio medikoak dituztenak.
  • Bilakaera kronikoa duten patologia larriko gaixoak, komunitateak erantzun ezin dion errehabilitazio eta/edo suspertze prozesua behar dutenak.
  • Batik bat erizaintzaren esku hartzea eskatzen duten patologiak dituzten gaixoak.
  • Egoera terminalean egonik, Zainketa Aringarrien Unitatean egoteko baldintzak betetzen ez dituztenak.

 

Unitatearen helburuak:

  • Ospitaleratzea eragin duen gaixotasuna sendatu edo hobetzea eta sintomak kontrolatzea.
  • Gaixoen balorazio integrala egitea, beharrizanak antzeman eta baliabide egokiak eskatzeko.
  • Ahalik eta errehabilitazio funtzionalik trinkoena egitea.
  • Gaixoa gizartean egonkortzea, dela etxebizitza beraren beharrizanetara egokituz, dela egoitza plaza bat eskuratuz.