HasieraBloga#EzEbidentziarikGabe

#EzEbidentziarikGabe

Ebidentzia, medikuntza modernoaren zutabeetako bat da, beti horrela izan ez bada ere; urteetan tratamendu ezberdinak eman izan dira aurretik beraien eraginkortasuna eta segurtasuna ziurtatu gabe. Batzuk eraginkorrak izan diren arren, beste askok ondorio kaltegarriak eragin dituzte.

Gizateriaren historian ezaguera zientifiko gehien metatu den garaian bada, inolako eraginkortasun eta segurtasunik frogatu gabe, diziplina mediko gisara jardun eta pazienteengana hurbildu nahi duen sasizientzia ugari.

Adierazpen hau sinatzen dugunok, osasun zerbitzuetako eta zientzia arlo desberdinetako profesional zein kazetari eta bestelakook, badakigu gure ardura legala zein etikoa gaixoei tratamendurik hoberena eskeintzea eta beraien osasuna zaintzea dela; horregatik, komunikabideetan agertu den sendagai homeopatikoen arautze eta onartze prozesu baten hasieraren berriak osasun-langile, zientzialari eta herritar gisa kezkatzen gaitu eta horren aurrean zerbait egin behar dugula iruditzen zaigu.

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziako (AEMPS) zuendariak ”botika homeopatiko guztiek ez dute zertan eraginkortasuna frogatu behar” eta “segurtasuna ez da entsegu kliniko espezifikoen bidez egiaztatu behar” esan izanak gure kezka areagotu baino ez du egiten.

Guzti hau dela eta, ondorengoa eskatzen dugu:

  1.  Errepika daitezkeen entsegu klinikoetan gutxienez plazeboa baino eraginkor eta seguruagoak direla frogatu ez duten tratamenduak ez onartzea. Indikaziorik gabeko ustezko sendagai homeopatikoen arautzea kontraesan hutsa da eta, beraz, aurka egin behar zaio. Indikaziorik ez badu, zertarako eman?
  2. AEMPS-ek, onartuak izan arren, plazeboa baino eraginkortasun handiagoa ez duten edota neurriz kanpoko ondorio kaltegarriak dituzten edozein motatako sendagaiak merkatutik ateratzea.
  3. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak eta osasunaren alorreko gainerako agintariek beren produktuak, zientifikoki frogatu gabe, sendagarriak eta osasunerako onuragarriak direla dioten ekoizleak jazar ditzatela.
  4. Espainiako Mediku Elkargoen Kontseilu Orokorrak / Mediku Elkargoko Erakundeak, medikuen kode deontologikoaren 26. artikuluan oinarrituz, froga zientifiko argirik gabeko tratamenduak preskribatzen dituen medikuen jarduna gaitzets dezala.