Uretan ariketak egitean bere abantailak ditu, eta akaso magia pixkat baita ere?
“Magiarik baldin bada planeta honetan, uretan behar du egon” edo hori da defenditzen zuena antropologo eta poeta estatubatuarrak, Loran Eiseley. Seguraski idazle honek, naturaren maitale zen heinean, handizkatu egingo zuen, baina ikusi nola orain aurkezten dizuegun esperientziak arrazoia ematen dion.
Duela gutxi bukaera ematen zitzaion “Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!” programari, MatiaZaleak ekimenaren barne dagoena, eta horri esker jartzen genuen frogan bizitzak menpekotasuna duen elementuaren bertutea. Matiatik, dakizuen bezala, pertsonei zahartzeko prozesuan laguntzea dugu xede, haien ongizatea hobetzen, eta horretarako, haien autonomia eta duintasuna sustatuko dituzten ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortzen. Gaur azaltzen dizuegun ekimen honetan aniztasun funtzionala duten gure IZA zentroko pertsonak murgildu dira.
Bertan bizi diren pertsonen bizi-historioak ezagutuaz, konturatu ginen beraietako askok izan zutela nolabaiteko erlazioa urarekin, eta seguraski faltan botatzen zituztela momentu eder hoiek bainu bat hartzen igerilekuan.
Horretaz kontzientzia hartuaz, eta bakoitzaren errehabilitazio eta mantentze fisikoaren beharrei erantzuna emateko asmoz, beraien ohiturak eta bizi-historiak integratuaz, baloratzen hasi ginen nola eman erantzuna behar horri gure inguruan genituen baliabideekin.
Azkenean hidrozinesiterapia programa aukeratu genuen eta berau Hegalaken egitea, Donostiako Kontxako Pasealekuan dagoen gimnasioan, toki berezia, irisgarritasun osoarekin eta pertsona orori zabaldurik dagoenez, integrazioa eta bizi komunitarioa sustatzen dituena. Horrela, ekintzan partehartzeaz gain, hiritik paseo bat eman eta ohiko tokietatik ateratzen ginen, orientazioa eta memoria landuaz era berean.
Hidrozinesiterapia programan partehartu duen fisioterapeuta eta laguntzaileen argazkia.
¿¿Hidrocinequé…??
Eta esango duzue, zer da hidrozinesiterapia? Ariketa pertsonalizatuen programa da, uraren barnean egiten dena eta espezializaturiko fisioterapeuten begiradapean eta zuzenbideei jarraituaz.
Uretan grabitate indarra %90 arte murriztea lortu daiteke flotagarritasunari esker. Eta honek errehabilitazio prozesuak errazagoak bihurtzen ditu beste inguruekin alderatzen badugu. Murgilketa mailaren arabera beheko gorputz-adarretako artikulazioetan eta bizkarrezurrean karga murriztea lortzen dugu. Zenbat eta gehiago murgildu, karga txikiagoa da. Honek mugimendua erraztu egiten du, nahiz eta giharreak ahulduta egon. Era berean giharreak lantzeko erabitzen da baita ere, urak egiten duen erresistentziagatik, giharre eta tendoien retrakzioen estiramenduak, espastizidadea gutxitu eta posturaren berreziketa.
Eta gutxi balitz, ariketa fisikoak garunera iristen den odol kantitatea handitzen du eta honek endorfinak sortarazi. Endorfina maila igotzerakoan, mina arindu egiten da eta ongizate sentsazioa areagotu, eta horren ondorioz estres maila, agresibitate eta antsietatea jaitsi. Horregatik esan daiteke ariketa mota honek hobetze fisikoaz gain, hobekuntza psikiko eta sozialak baita ere dituela.
Programaren abiatzea eta garapena
Programa guztietan bezala, hasiera batean finantziazioa bilatu behar zen, eta eskertza luzatu behar dugu GRUPO EASO MOTOR reri egindako emateagatik hau aurrera eraman ahal izateko. Gainera, beste erakunde batzuekin kolaborazioa sustatu dugu: Easo Politekniko Formakuntza Zentroa, bertako ikasleek laguntzen ziguten beraien ikasketak praktikan jarriaz eta banakako laguntza emanaz.
Guzti honekin, IZAn bizi diren pertsonek osatutako talde murriztuak sortu genituen, eta hauek bi premisa betetzen zituzten: bere tratamendua programa honekin hobetzen zen eta beraien bizi-historian urarekin lotura zuten.
Astero gutxi gora-behera bost pertsonako taldeak taxian Hegalakera joaten ziren, laguntzaileekin, eta uretan sartzerakoan, zentroko profesionalak gidatzen zien.
Pertsonak eta beraien esperientziak
Pertsona hauei hilabete hauetan lagundu diegunek egiaztatu ahal izan dugu pertsona hauengan ongizatea eta bizi kalitatea hobetu dela. Adibidez Lorearen kasua aipatu dezakegu, nork hanturazko prozesu batengatik mugikortasuna galdu zuen eta ohean denbora luzea egon zen. Ibili gabe bi urte pasa zituen, eta hidrozinesiterapiako lehen saioan oinez ibiltzeko gai izan zen. Sesio batzuen ondoren, uretatik kanpo egiten jarraitzen duen fisioterapia banakako saioetan hobekuntza agerikoak izan ditu, hankekin pisua kargatu ahal izaten.
Edo Naiararen kasua, ebakuntza baten ondorioz paralisi partzial bat duena eskuinaldean. Uretan eskuinalde horrekin planteatutako ariketa guztiak egiteko gai izan ginen, eserita nahiz zutik. Sesioaren bitartean eta amaitzerakoan, pozik ageri zen, irribarretsu eta askoz hiztunagoa.
Patxik kontatzen zigun nola udaran Santa Klara Uhartera igeritan bi aldiz joan-etorria egiteko gai zen lehen. Osasun muga batengatik duela urte asko, ez zuen berriro ere igerilekurik zapaldu, eta uretan guztiz murgilduta egoteko aukerarik izan. Ba begira, lehen saiotikan, uretako silla batekin gerturatzen zen igerileku ertzera eta bertatik salto egin uretara, igerilekua alderik-alde behin baino gehiagotan egiteko gaitasunarekin. Ondoren ur epelagoa duen igerileku batean murgiltzen zen ariketak egiteko eta erlaxatzeko ostean. Oso esperientzia atsegina iruditzen zaio.
Nekanek ordea, igerilekurako bidean, bere poza eta ilusioa gurekin elkarbanatzen zituen esperientzi hau bizitzeko aukera izateagatik. Bertaraino iristeko ibilbideak oroitzapen politak ekartzen zizkion, bere haurtzaroko eskola ikusten bait zuen. Beraz, memoria, erreminiszentzia, estimulazioa… lantzen zituen. Behin uretan murgilduta, asko disfrutatzen du planteatutako ariketekin eta elkarbanatuaz bere lagunekin. Egindako saioetan, aurrerakuntza asko nabaritu diozkiogu eta berriro ere oroitu eta igeriketa praktikatzeko aukera izan du.
Ikusten duzuenez, urak zeozer magikoa du pertsonentzat. Akaso poeta ez zegoen oker…