Argixao
Egoitzak
Zumarragan dago, izen bereko ospitalearen alboan. Gerontologiaren alorreko aurrerakuntza guztiez hornituta dago, eta zaintza pertsonalizatuan oinarritutako arreta ereduaren arabera aritzen da, diziplina anitzeko profesionalek osatutako talde handia tarteko.
Egoitzak hiru solairu ditu, bi aldetan banatuta. Alde batean nahiz bestean espazio zabal eta argitsuak ditu. Nukleo txikitan dago antolatuta, eta horietako bakoitzak beharrezko zerbitzu guztiak ditu.
Helburu garbia du: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.
- Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
- Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
- Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
- Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
- Fisioterapia zerbitzua.
- Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
- Podologia zerbitzua (aukerakoa).
- Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
- Jatetxe zerbitzu propioa.
Zentroak, itunpeko plazak ditu.
- Egoitzako plaza.
- Egoitzako plaza psikogeriatrikoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero Matia Orienta Zerbitzura deitu.
.







