‘Adinekoa naiz, zu bezalakoa' ekimenak alderdi politikoei eskatzen die zaintzaren inbertsioan sendotzea eta aurrera egitea
- Envejecimiento en Red (CSIC), Fundación Grandes Amigos, Fundación Pilares para la Autonomía Personal, HelpAge International España eta Matia Fundazioak ‘Adinekoa naiz, zu bezalakoka' ekimenaren 9. edizioa abiarazi dute, Zainketen Egunarekin batera (urriak 29), justu hauteskunde orokorretatik hilabete batera.
- Azaroaren 29aren ondoren gobernatzen duenarentzat, lehentasunezkoa da Desgaitasunari eta Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzko legeen gainean egin berri den lege-aldaketa sendotzea, bai eta haren finantzaketa modu iraunkorrean handitzea ere, egungo BPGaren % 1etik % 2ra, zahartze progresiboarekin eta zaintza premiarekin bat etorriz.
- Ez da nahikoa zaintzara diru gehiago bideratzea; baliabide horiek benetako helmugara iritsiko direla ziurtatu behar da, eta ez beste gai batzuetara: adinekoentzako laguntza eta zerbitzuen hobekuntza eta zaintzaileen baldintzak. Horrela bakarrik lortuko da, modu eraginkorrean, arreta integraleko eredu baterantz aldatzea, pertsonarengan zentratua, gizatiarragoa, duinagoa eta komunitarioagoa.
- Erakundeek zaintzari prestigioa emango dion aldaketa soziokulturala eskatzen dute: ez dira gastu bat, baizik eta osasunean, ekonomian eta enpleguan egindako inbertsio bat: zainketetan inbertitutako 1 €bakoitzeko 1,6 €sortzen ditu BPGan. Eta finantzaketaren % 49 zerga eta kotizazio sozialen bidez itzultzen da kutxa publikoetara.
- Bultzada horrek, halaber, emakume zaintzaileen sakrifizioari eusten dion sektore baten lan-baldintzak aitortu eta hobetu behar ditu, askotan prekarizatuta baitaude, bai eremu profesionalean, bai familian.
Urriaren 29an ospatzen den Zainketen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta justu azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak egiteko hilabete falta dela, ‘Adinekoa naiz, zu bezalakoa' ekimena sustatzen duten erakundeek alderdi politiko guztiei eskatzen diete zaintzan egiten den inbertsioa sendotzeko eta pixkanaka hobetzeko.
(Irakurtzen jarraitzeko, deskargatu prentsa-ohar osoa)

