HasieraPrentsa arloaUrriak 1, Adinekoen Nazioarteko eguna - Adinekoak mundu jasangarriago baten eraikuntzaren barnean hartu behar dira

Urriak 1, Adinekoen Nazioarteko eguna - Adinekoak mundu jasangarriago baten eraikuntzaren barnean hartu behar dira

  • Fundación Grandes Amigos, Fundación Pilares para la autonomía personal, Envejecimiento en Red, HelpAge International España eta Matia Fundazioa urriaren 1ean batuko dira beste urte batez, “Adinekoa naiz, zu bezalakoa” ("Soy mayor, soy como tú") ekimenarekin.
  • Erakunde hauek botere publikoei eta pribatuei eta, oro har, gizarteari, adinekoen ikuspegia, ideiak eta beharrak kontuan har ditzatela eskatzen diete. Adinekoak beren esperientzia eta parte-hartzea funtsezkoak izango liratekeen arazoen ondorioengatik bereziki zigortuak izaten ari dira, nahiz eta komunitate jasangarriagoak eta inklusiboagoak eraikitzeko mundu guztiari mesede egin ahal dioten.
  • Adineko biztanleria honelako erronken biktima, eta, aldi berean, baztertua izaten da: gizarte-isolamendua eta auzoen deserrotzea; kontsumismoa; etxebizitza eskuratzea; hirigintzaren, etxeen edo garraioaren diseinu ez oso inklusiboa; landa-eremua uztea; energia-krisiaren eta krisi ekonomikoaren aurrean baliabideak birziklatzea eta aprobetxatzea; pentsioen, zaintza-sistemaren eta mendetasun-sistemaren iraunkortasuna, besteak beste.

Urriaren 1ean Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzenda, eta "Adinekoa naiz, zu bezalakoa" ekimena osatzen dugun erakundeetatik, adinkeriaren aurkako borroka azpimarratu nahi genuke, adinekoen eskubideak gainerako herritarren baldintza berberetan aldarrikatuz.

(Irakurtzen jarraitzeko deskargatu Prentsa ohar osoa)