HasieraZahartzaroan abusuaren eta tratu txarren kontzientzia hartzeko munduko eguna

Zahartzaroan abusuaren eta tratu txarren kontzientzia hartzeko munduko eguna

Gaur egungo pandemiak gogor zigortu ditu adinekoak. Alde batetik, birusa bera, adinekoen artean eroso sentitzen zela zirudien, batez ere hauskorrenen artean. Bestetik, zahartzaroari aurpegirik txarrena erakutsi dion gizartea.

Ekainaren 15ean Zahartzaroan Abusuaren eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna dela eta, MatiaZaleaketik ikusgarritasuna eman nahi izan diogu adinekoen ongizatean erabakigarria den gai honi, sentsibilizazio-kanpaina (Material gehiago: www.laedaddeladiversidad.eus) baten bidez. Kanpaina horretan, David de Jorge eta Martin Berasategui sukaldariak, Alex Txikon eta Edurne Pasaban mendizaleak, Julian Iantzi aurkezle eta komunikatzailea eta beste hainbat aurpegi ezagunek parte hartu dute. Eduardo Chillida Fundaziotik, Luis Chillida, Jokin Aperribay, Igor Zubeldia eta Leire Baños Realeko presidente eta jokalariak, eta Ibon Martin idazlea.

Ekimen honekin galdera hauek eztabaidatu nahi ditugu: zer gertatzen da zahartzaroarekin eta bere protagonistekin? Zergatik jotzen dugu ontzat benetakoa izatetik hain urrun dagoen irudi sozial bat? Ez al dugu, bada, zahartze konprometitu, harmoniatsu, askotariko, bizidun baten adibide hurbilik? Zergatik ez dugu estimatzen urte asko bizitzearen oparia eta horrek dakartzan ikaskuntzak?

Azken batean, bizitzaren etapa honetara hurbiltzeko, ulertzeko, irudikatzeko eta sentitzeko gure ikuspegiaren eta moduaren aldaketa babestu nahi dugu. Hobeto egingo gaitu pertsona gisa, baita gizarte gisa ere.

Gizartea ekimenarekin bat egitera gonbidatuko dugu, bideo bat, argazki bat, mezu bat, adinekoei tratu ona emateko konpromisoarekin, eta pertsona horien aniztasuna eta aberastasuna erakusteko mezu bat helarazten. Begirada berri bat, ispiluan ikustean, aukeren etorkizuna ikus dezagun, gaitasunak sustatzen dituen eta pertsona guztien balioa ahazten ez duen gizarte batean, nahiz eta gazteak, helduak edo adinekoak izan.

#UnTratoPorElBuenTrato #LaEdadDeLa Diversidad izango dira kanpainaren ardatz.

Kanpaina honekin batera, gure ikerketa-institutuak (Matia Institutua) egindako ikerketaren atariko emaitzak aurkeztuko dira: "Iritziak eta jarrerak koronabirusaren krisian, adinaren arabera".

Azterlan honek azterketa saiatua proposatzen du, eta, horren bidez, ikusi nahi da ea iritzi negatiborik eta jarrera diskriminatzailerik dagoen adinekoekiko covid-ak k sortutako egoeraren testuinguru espezifikoan.

Emaitzak datorren ekainaren 15ean aurkeztuko dira, 17: 30ean, Adinkiderekin (GKE Grandes Amigos) batera antolatutako webinarrean: "Gizartea eta tratu duina zahartzaroan: ondo egiten ari al gara?" https://grandesamigos.org/webinar-sociedad-y-trato-digno-a-la-vejez /