Adinkeriarik gabe komunikatu: begirada bidezkoagoa izateko ikaskuntzak, baliabideak eta gomendioak
Biztanleriaren zahartzeak erronkak ez ezik, narratibak hainbat bizi-ibilbideren gainean nola eraikitzen ditugun birpentsatzeko aukera ere badakar. Komunikabideek, informatzeaz gain, gizarte-jarrera, -politika eta -praktiketan eragina duten imajinarioak moldatzen dituzte.
#100Fluencers txostena. Zahartzearen estereotipoen analisia hedabide digitaletan, #EzDiraAdinarenGauzak kanpainarekin batera, funtsezko tresnak dira erredakzioetan, kabineteetan eta agentzietan lan egiten dutenentzat, zorroztasunez eta erantzukizun sozialarekin komunikatu nahi dutenentzat.
Ikerketak erakusten duena
2023tik 2024ra bitartean argitaratutako 1.200 albiste digitalen baino gehiagoren analisiak eredu kezkagarriak eta sendoak erakusten ditu:
- Ikuspegi neutrala/instituzionala ( % 52): estaldura teknikoa eta urruna nagusitzen da, eta adinekoak politika edo zerbitzuen hartzaile pasibo gisa kokatzen ditu.
- Ikuspegi negatiboa ( % 22): zahartzaroa krisiarekin, mendekotasunarekin edo karga sozialarekin lotzen duten narratibak.
- Ikuspegi positiboa/ahalduntzailea ( % 15): parte-hartze eta autonomia kontakizunak, maiz salbuespen gisa tratatuak.
- Irudi estereotipatuak: argazkien % 70ek bakardadea, gorputz konkortuak edo ospitale inguruneak erretratatzen dituzte; % 20k bakarrik erakusten dute protagonismoa, eta % 7k soilik islatzen dute aniztasun etnikoa.
Ikerketak inkoherentziak ere erakusten ditu eduki batzuetan: titularrak klabe positiboan, irudi paternalistekin edo mendekotasunarekin batera. Horrek egungo esparru narratiboen hauskortasuna berresten du, askotan komunikatzen dutenentzat ere ikusezinak diren aurreiritziak baitaude.
Teoriatik akziora: #EzDiraAdinerenGauzak kanpaina
#100Fluencers-en ikerketa estrategia zabalago batean txertatzen da, zahartzaroari buruzko kontakizun soziala aldatzeko. Adibide bat da #EzDiraAdinarenGauzak kanpaina, ahanzturak edo zailtasunak justifikatzeko erabiltzen diren eguneroko adierazpenak zalantzan jartzen dituena, “adinagatik” saihestezina den zerbait bezala.
Kanpainak lau ardatz nagusi ditu:
- “Ez dira adinaren gauzak”: adinekoek beren esperientziatik estereotipoak apurtzen dituzten piezak.
- # 100Fluencers bideo-txostena: aurkikuntzen laburpen bisuala.
2.Adinkeriarik gabeko irudi-bankua
- Ohiko klixeen alternatibak proposatzen dituen eta aniztasuna, bizitasuna eta egunerokotasuna islatzen dituen argazki biltegia.
3. Alborapenak detektatzeko tresna interaktiboak
- Esamoldeak, irudiak eta testuak aztertzea ahalbidetzen duten aplikazio digitalak, joera edadistak identifikatzen eta zuzentzen laguntzeko.
4. Imajinario kolektiboaren eraldaketa
- Zahartzaroaren irudikapen inklusiboak normalizatzeko eta estereotipoaz harago begirada zabaltzeko gonbidapena.
Baliabide gehigarriak: begirada aldatzeko teknologia eta ezagutza
MatiaZaleak webgunean praktika profesionalerako tresna berritzaileak garatu dira, komunikatzaileentzat eta eduki sortzaileentzat berariaz diseinatuak:
- Aurreiritzi pertsonalak autoebaluatzea, galdetegi interaktiboen bidez.
- Irudiak eta testuak berrikustea irudikapen estereotipatuak detektatzeko.
- Albiste osoak aztertzea, testua, titularra eta irudia integratuz, begirada kritiko eta eraikitzailearekin.
Baliabide horiek jarduera profesional kontzienteagoa errazten dute, eta hausnarketa ekintza praktikoarekin uztartzen da.
Zahartzaroari buruzko komunikazio arduratsua izateko gakoak
Hizkuntza
- Saihestu adierazpen alarmistak (“epidemia isila”, “sistemaren kolapsoa”) edo paternalistak (“gure aitona-amonak”).
- Hizkuntza inklusiboa lehenestea, adinekoak eskubide osoko subjektu gisa aitortuko dituena.
Irudiak
- Klixeen ordez (bakardadea, gorputz konkortuak, eskuak elkarri lotuta) irudikapen desberdinak, aktiboak eta egunerokoak jartzea.
- Irudi banku alternatiboen alde egitea, hala nola #EzDiraAdinarenGauzak
Narratibak
- Lehen pertsonako ahotsei protagonismoa ematea.
- Esperientzia positiboak normalizatzea, “adinagatik ezohikoak” balira bezala aurkeztu gabe.
- Generoa, ingurunea, jatorria eta klase soziala kontuan hartzen dituzten ikuspegi intersekzionalak sartzea.


Gehitu iruzkin berria