HasieraBlogaEtxean Ondo Egoitzak - Fraisoro esperientzia

Etxean Ondo Egoitzak - Fraisoro esperientzia

2012ko apirilean, Matia Fundazioko Fraisoro Zentro Gerontologikoan (Zizurkil, Gipuzkoa), pertsona ardatz duen arreta-eredua garatzen hasi ginen.

Aldaketak ikusten ziren. Gure arreta-ereduan aurrerapen berriak egin behar genituen; hau da, arreta-praktikak egoiliarren bizimoduetara egokitzen saiatu behar genuen, haien gaitasunei, lehentasunei eta nahiei, trebetasunei eta zaletasunei duintasuna eta balioa emanez. Azken batean, adineko pertsona horien bizitza-proiektu pertsonalak babestu eta sustatu behar genituen.

Aldez aurreko lana bizia izan zen nahitaez; hasteko, langileak, egoiliarrak eta familiak informatzeko prozesu osoa egin zen, eta, ondoren, garatu beharreko kontzeptu eta rol berrietan beren borondatez proiektuan parte hartzea erabaki zuten pertsonak prestatu ziren.

Egoitzako laguntzaile-taldearen adostasunarekin, lan-karteldegiak egokitzeari ekin genion, ratioa handitzeari (gehi plantilla), eta, horrekin batera, beharrezko adostasuna lortu genuen langileen txandakatzea minimizatzeko, bizikidetza-unitateko taldeari egonkortasuna eta jarraitutasuna emateko eta erreferentziazko zaintzailea izendatzeko, egoiliarraren eguneroko laguntza izango zena.

Horrela, unitate psikogeriatriko batean hasi genuen proiektua, hamalau pertsonako modulu txiki batean, eta, hasteko, aldez aurreko giro minimalistak aldatu genituen txoko atseginekin, espazio erosoekin, etxekoekin eta funtzionalekin, egoitza "etxean bezala bizitzeko" etxe baten jarraipen bihurtzeko aukera emateko.

Fraisoro Zentro Gerontologikoko Bizikidetza Unitatea. Etxean Ondo proiektua – Eusko Jaurlaritza

Hamahiru hilabete igaro dira lehen urratsak egin zirenetik, eta, bizi-kalitatearen, erabiltzaileen eta familien gogobetetzearen, gaitasunen eta langileen gogobetzearen

jarraipen-kontroletako datuen eta emaitzen arabera, 2013ko martxoko emaitzak oso onak dira.

Emaitza kuantitatibo horiekin eta bizikidetza-unitatean egunerokotasunaren behaketak ematen dizkigun emaitza kualitatiboekin bat etorriz, ondoriozta dezakegu ahaleginak merezi duela, zalantzarik gabe, inplikatutako aldeei maila guztietan dakarzkien onurak baitira. 

Unitatean bizi diren pertsonak askoz ere adoretsuagoak eta alaiagoak dira, eguneroko bizitzako jardueretan parte hartzen dute, beren denboraren jabe dira, autonomia-maila handia dute, gabezia kognitiboak dituzten arren. Jarduera pertsonalizatuak sustatzen dira, lehentasunen eta zaletasunen arabera, eta taldearen barruan bakoitzaren rolak errespetatzen dira.

Familientzat ere aldaketa bat izan da, batez ere inplikazio eta parte-hartze handiagoa zaintzan. Erreferentziazko zaintzailearen figurak harreman hurbilagoa eta komunikazio handiagoa eta hobea garatu du, eta horrek konfiantza eta lasaitasun handiagoa ematen die familiei.

Langileentzat aldaketa oso garrantzitsua izan da. Bazekiten ez zela erraza izango proiektu hau aurrera eramatea: aldaketa orok erresistentziak sortzen dituelako; arreta-proiektu honek, gainera, egoiliarren ekimenak adostu, partekatu eta bere gain hartzea eskatzen duelako; inplikazioa eskatzen duelako, prestakuntza teknikoa birziklatzea, gaitasun pertsonalak eta talde-lana hobetzea, eta aldatzen, ikasten eta hobetzen jarraitzen dutelako.

Ez diot uko egiten zaintzaile horietako baten iritzia transkribatzeari:

"Proiektu honek profesional bezala hazi egin nau eta ezagutzen ez nituen gauzak aurkitu dizkit. Oso pozgarria da nire lanak merezi duela jakitea, eta nik, gaur egun, badakit nireak merezi duela ".

Izan ere, autoestimu profesionala sendotu dute, eta motibatu eta ilusioz jarraitzen dute egunerokotasunean. Taldearen barruan, ideiak, ekimenak, akatsak eta aurrerapenak partekatzen eta eztabaidatzen dira, harremanak irekiak dira eta sor daitezkeen gatazkak kudeatzen dira.  

Aurtengo esperientziak, egungo emaitzek eta espero diren emaitzek berretsi egiten dute arreta-eredu horretan aurrera egiteko erabakiaren egokitasuna. Eredu horrek, etikaren printzipioen arabera, herritar gisa gurekin bizi diren egoilarrei dagozkien eskubideen defentsa sustatzen du. 

 

(Lotutako artikuluak: Etxean Ondo Egoitzak)

 

Egilea

Fraisoro Zentro Gerontologikoko zuzendaria

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.