HasieraPribatutasun politika

Pribatutasun politika

 

MATIA FUNDAZIOAK (hemendik aurrera, Fundazioa), Datu Pertsonalen Babesaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera, web orriaren erabiltzaileei (aurrerantzean, Orria) jakinarazten die Erabiltzaileak webgunera sartzean borondatez ematen dituen datu pertsonalen tratamenduan aplikatuko duen Datuen Pribatutasun eta Babes Politika.

Erabiltzaileak, MATIA FUNDAZIOAri bere datu pertsonalak ematerakoan, webguneko inprimaki elektronikoen, kontaktuen atalaren eta, hala badagokio, dagokion onarpen-laukitxoaren bidez, berariaz onartzen du Matia Fundazioak datu horiek Pribatutasun Politikari eta Datuen Babesari buruzko klausula honetan ezarritakoaren arabera tratatu ahal izatea, hemen adierazitako helburuetarako.

MATIA FUNDAZIOAk orrialdearen erabiltzaileei jakinarazten die datu pertsonalak tratatzeko soilik lortu ahal izango direla datu horiek egokiak, bidezkoak eta gehiegizkoak ez direnean, lortu diren esparruari eta helburu zehatz, esplizitu eta legitimoei dagokienez. Deuseztatu egingo dira helburu horretarako beharrezko edo egoki izateari uzten diotenean, edo titularrak bere ezerezte-eskubideaz baliatuz hala eskatzen duenean.

MATIA FUNDAZIOAk datuen babesaren arloan une bakoitzean indarrean dagoen legeria betetzeko konpromisoa adierazten du.

Fundazioak tratatuko ditu emandako datu pertsonalak, eta honako honen arabera erabiliko dira:

DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

(Datuak babesteko 2016/679 EB Erregelamendua betez)

Tratamenduaren

arduraduna

MATIA FUNDAZIOA

Helbidea: Pinu bidea 35, 20018 Donostia

IFK: G20053583

Telefonoa: 943 31 71 00

e-mail: info@matiafundazioa.net

Datuen babesaren kontaktua: dpd@matiafundazioa.eus

Helburuak

Gurekin harremanetan jartzen diren erabiltzaileen kontsultei erantzutea, harremanetarako atalen edo prestatutako formularioen bidez.

Legitimazioa eta kontserbazioa

Datuak tratatzeko oinarria erabiltzaileak dagokion onarpen-laukitxoa markatuz emandako baimena da.

Horretarako behar diren datuak eman ezean, ezinezkoa izango da gure zerbitzuak ematea. Datuak gorde egingo dira harremanetan dauden bitartean eta ezabatzeko eskatzen ez den bitartean, eta, edonola ere, aplikatu beharreko legezko preskripzio-epeak betez.

Lagapenen hartzaileak

Ez dira lagapenak aurreikusi.

Interesdunen eskubideak

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko eta mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu. Horretarako, idatziz bidali behar duzu MATIA FUNDAZIOra, goian adierazitako helbidera.

Interesdunek eskubidea dute emandako adostasuna kentzeko.

Interesdunek eskubidea dute erreklamazioa egiteko Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia www.agpd.es).

 

Erabiltzailea izango da Fundazioari emandako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra.

Orrialdean gaitutako formularioetan (*) izartxo batez markatutako eremuak nahitaez bete behar dira; beraz, horietako bat ez betetzeak ezingo du bidalketarekin jarraitu.

Fundazioak modu egokian administratzen ditu bere zerbitzariak, eta zorrotz betetzen den firewall azpiegitura du. Etengabe erabiltzen ditu egungo teknologiak, informazioaren konfidentzialtasuna eta pribatutasuna arriskuan ez daudela ziurtatzeko.

Horretarako, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartzen dira datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta dauden arriskuak kontuan hartuta.

Pribatutasun-politikan eta informazioa administratzeko praktiketan egindako edozein aldaketa behar bezala islatuko da, eta Fundazioak pribatutasun-politika hori gehitu, aldatu edo ezabatu ahal izango du, beharrezkotzat jotzen duenean.

Nolanahi ere, Fundazioak ez ditu inola ere politikak eta praktikak aldatuko, aurrez biltegiratutako gure bezeroen datu pertsonalen babesean eraginkortasun gutxiago izan dezaten, eragindako bezeroen aldez aurreko baimenik gabe.

Azken eguneratzea: 2018ko martxoak 26a