HasieraBerriakBoluntariotzaren Nazioarteko Eguna - Abenduak 5

Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna - Abenduak 5

05.12.2018

Gaur Boluntarioatzaren Nazioarteko Eguna da, eta horregatik aitzaki hori erabili nahi dugu hemendik gure eskertza luzatzeko Matia Fundazioan beraien laguntza ematen duten boluntario eta elkarteei, adinekoen ongizatea sustatuaz, baina baita ere beste arlo batean boluntariotza egiten duten pertsona eta elkarte guztiei ere.

MILA ESKER. Mila esker zuei, denbora besteei dedikatzen diezuenok, sareak sortzen, elarzioak eta laguntasunak sortzen, ilusioak sortzen eta aukerak ematen dituzuenoi...

Gaur Sareginezek aktibitate bat sortu du: Erein Boluntariotza, eta joan ahal izan dugu ereitera eta adieraztera boluntariotzaren esanahia eta zentzua eta eskeintzen diguna. Aktibitate polita boluntariotzaren lana agerian uzteko. Rociok lagundu ahal izan digu, Gurutze Gorriko boluntaria izandakoa urte askotan.

Bide batez, aurreko urtean egin genuen dokumentala gomentatzen dizuegu berriro ere, Matia Fundazioan era ezberdinetan eta elkarte ezberdinekin partehartzen duten 4 pertsonen testigantza eta bizipenak jasotzen dituena: "Zure Etxea: MatiaZaleak". Hemen ikusi dezakezute eta elkarbanatu ingurukoekin.