HasieraBerriakExplore Activate

Explore Activate

19.07.2013

Aste honetan, ARIADNEko lagunak etorri zaizkigu bisitan. Ariadne Matia Institutuaren Suitzako bazkidea da Europako Explore Activate proiektuan. Proiektu hori Life Long Learning Programme - Grundtvig programak finantzatzen du, eta adinekoak zahartze aktiboarekiko kontzientziatzea da xedea.

Bazkide horrek interesa du Matia Fundazioan zahartze aktiboaren esparruan egiten dugun lana ezagutzeko. Bileran, gure erakundeari buruzko informazioa eman genion elkarri, baita haietan gizarte partaidetza eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko proiektuei buruzkoa ere. Gainera, ARIADNEk gure zentroetako bat bisitatzeko aukera izan zuen.

[1] http://www.ariadne.ch/

[2] http://www.explore-activate.eu/