HasieraBerriakFraisoro zentroak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Fraisoro zentroak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du

05.12.2012

Eusko Jaurlaritzak Bikain kalitate ziurtagiria eman dio Matia Fundazioko Zizurkilgo Fraisoro zentroari, euskararen arloan egindako lanagatik. Sari horren bidez, Fraisoro zentro gerontologikoan zein eguneko zentroan euskara erabiltzen dela balioetsi nahi da ofizialki.

Saria urrats bat gehiago da, duela 13 urte hizkuntza politika bat izatea beharrezkoa zela ikusi eta Bai Euskarari akordioa sinatzea erabaki zuenetik.