HasieraBerriakKonfinamenduarekin jarraitzen dugu, ba jarrai dezala giro onak iristen etxeetara!

Konfinamenduarekin jarraitzen dugu, ba jarrai dezala giro onak iristen etxeetara!

28.04.2020

Estreinatu ginenez eta oso ondo joan zenez, programazio osoago batekin gatoz!

Tecnun Tantaka, Paliativos Sin Fronteras eta Adinkideri esker, hainbat kontzertu eta online jarduera eskaintzen ditugu, eta teknologiari esker, etxeetara, gela bakoitzera eta zentro bakoitzera irits gaitezke, eta gozatu eta jarduera desberdinak egin, egoera hau pixka bat arintzeko.

Jarduera batzuk talde txikiei zuzenduta daude eta bideodei bitartez egiten ditugu, baina beste batzuk guztiontzat eskuragarri izango ditugu. Albiste honetan jarriko ditugu eta eguneratzen joango gara berriak sartuaz. Matia Fundazioaren Instagram bidez ere eskura dezakezu informazioa.

Momentuz hauek ditugu:

  • Osteguna Apirilak 30, 19etan Matia Fundazioko Instagramean: Marcinen kontzertua
  • Astelehena Maiatzak 4, 18etan Adinkide-Grandes Amigosen Instagramean: Julenen kontzertua
  • Asteartea Maiatzak 19, 11:30etan Adinkide-Grandes Amigosen Instagramean: Cristianen magia.
  • Astelehena, Maiatzak 25, 11:30etan: Matia Fundazioaren Instagramean, Alex, Aran eta Hugo.

Disfrutatzera!