HasieraBerriakMatiak, “Sustraiak” jardunaldian, duintasunean, parte-hartzean eta pertsonen eskubideetan oinarritutako zaintza-eredu baterantz egindako aurrerapenak erakutsi ditu.

Matiak, “Sustraiak” jardunaldian, duintasunean, parte-hartzean eta pertsonen eskubideetan oinarritutako zaintza-eredu baterantz egindako aurrerapenak erakutsi ditu.

27.11.2025

Donostia, 2025eko azaroaren 27a, osteguna – Matiak atzo ospatu zuen “Sustraiak: zaintzak duintasunetik eta parte-hartzetik eraldatu” jardunaldia, Gipuzkoako zaintza-ereduan aldaketa estrukturala bultzatzen ari den proiektu honen emaitzak, testigantzak eta ikaskuntzak partekatzeko helburuarekin, presentzialki zein online, 200 pertsona baino gehiago bilduz. Sustraiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketari esker gauzatu da, Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean lerroaren bidez (2024ko deialdia).

Jardunaldiak erakutsi zuen Sustraiak proiektuak pertsonan oinarritutako eredu baterantz aurrera egiten nola lagundu duen, pertsonen autonomia eta eskubideen errealizazio eraginkorra erdigunean jarriz, rol profesional berriak sortuz, benetako parte-hartze egiturak ezarriz eta erabakitzeko gaitasuna indartzen duten tresnak garatuz.

Irekiera instituzionalean parte Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak, eta Iker Aldazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Plangintza, Inbertsio, Ikuskaritza eta Prestazio Ekonomikoen zuzendariak parte hartu zuten. Biek azpimarratu zuten beharrezkoa dela arreta-ereduak sendotzea, ikuspegi asistentzialistak gaindituz eta pertsona bakoitzaren aniztasuna, nahiak eta duintasuna aitortuz.

Melgosak nabarmendu zuen “pertsonan oinarritutako arretara egindako eraldaketak begirada sakonki aldatzea dakarrela, eredu uniformeei agur esanez eta balioetan eta pertsona bakoitzaren beharretan oinarritutako kultura bati bide emanez”, eta balioetsi zuen antolaketa-egitura berrien eta pertsonan oinarritutako plangintza-tresnen arteko konbinazioa proiektuaren lorpen nagusietako bat dela.

Aldazabalek, bere aldetik, Matiak garatutako pilotuaren balioa aitortu zuen, azpimarratuz ikaskuntza horiek etorkizuneko zaintza-sistemaren plangintza orientatzeko eta eredu jasangarriago, malguago eta eskubideetan zentratutako baterantz aurrera egiteko aukera ematen dutela.

Egitura eta praktikak eraldatu dituen proiektua

Saioan Matiak bi urtez egindako pilotajetik eratorritako ikaskuntzak aurkeztu ziren, non Sustraiak honakoak ekarri dituen:

  • Rol profesional berriak sortzea, hala nola Etxebizitza Arduraduna, eta Erreferentziazko Profesionala indartzea, jarraipena, entzutea eta laguntza pertsonalizatua bermatzeko funtsezkoak.
  • Etxebizitzetan astero batzarrak ezartzea eta ordezkariak hautatzeko hauteskundeak egitea, erabakietan aktiboki parte hartzeko.
  • Giza Eskubideen Batzordea abian jartzea, zentroetan bizi diren pertsonak, profesionalak eta kanpoko eragileak barne hartzen dituena, eskubideen urraketa egoera errealak aztertu eta lagundu dituena, hala nola garraio sanitario irisgarrirako sarbidea edo talde profesionalen egonkortasun beharra.
  • Pertsonak harrera egiteko modu berriak, bulego-zirkuituak saihestuz eta iritsiera beroagoa, lagundua eta harremanetan eta parte-hartzean oinarritua erraztuz lehen egunetik.

Talde teknikoek azpimarratu dute eredu honek “horma apurtzen” laguntzen duela antolaketa eta etxebizitzen eguneroko bizitzaren artean, fokua ikuspegi profesionaletik pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuen entzute eta errespetura eramanez.

Pertsonak, eraldaketaren erdigunean

Jardunaldiaren une garrantzitsuenetako bat izan da “Aldaketaren ahotsak” mahaia, non zentroetan bizi diren pertsonak, senideak, profesionalak eta etxebizitzako arduradunak lehen pertsonan azaldu duten proiektuaren eragina beren eguneroko bizitzan.

Carmen San Faustinok, etxebizitza batean bizi denak, Sustraiak proiektuak “ni neu izaten jarraitzeko, nire harremanak mantentzeko, nire egunerokoa erabakitzeko eta nire autonomia galdu gabe lagunduta sentitzeko” aukera eman diola azaldu du.

Xabi Madinak, etxebizitzako ordezkaria eta Giza Eskubideen Batzordeko kideak, nabarmendu du indarra ematen duela “zure ahotsa entzuten den espazioak izateak eta beste pertsona batzuei parte hartzen eta beren eskubideak defendatzen laguntzeko aukerak”.

Silvia Piquék, Matian bizitzen egon diren bi pertsonen senidak, eredu honen garrantzia azpimarratu du: “lehen kanpotik iritzia ematen genuen, orain haiekin parte hartzen dugu; badakigu nor diren, zer gustatzen zaien eta hobeto bizitzen lagundu diezaiekegu”.

Profesionalek, bere aldetik, taldearen egonkortasuna, harremanen kalitatea eta ikuspegi humanoago eta erlazionalago batetik laguntzeko aukera balioetsi dituzte: “jadanik ez gara X laguntzailea; pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren parte gara”.

Parte-hartzearekin hasten den eraldaketa bat

Jardunaldiak dinamika kolektibo bat izan du, non bertaratutako pertsonek —aretoan eta online— honako galderari erantzunez hausnarketak partekatu dituzten: “Zer egin dezaket nik aldaketa hau hazten jarrai dezan?”. Erantzunak mural batean bildu dira, topaketan proiektatuz, profesionalen, erakundeen, familien eta herritarren konpromiso partekatua sinbolizatuz.

Iragana, oraina eta etorkizuna lotzen dituen itxiera

Matiako Patronatuko presidenteak, Maria Carmen Garmendiak, jardunaldia itxi du, zaintza-sistemaren erdigunean duintasuna eta eskubideak kokatzearen garrantzia gogoratuz, eta azpimarratuz Matiek, ia 140 urteko historian, oraindik ere konpromisoa duela gizartearen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko gai diren ereduetara aurrera egiteko. Garmendiak gogorarazi du “pertsona bakar bat ere ez dela uharte bat” eta zaintzetako aldaketa bakoitza ahalegin kolektibo gisa ulertu behar dela, guztiok inplikatzen gaituen zerbait bezala.

Sustraiak-i buruz

Sustraiak Matiak garatutako proiektu esperimentala da, parte-hartzean, herritartasunean, giza eskubideetan eta bizitza-ingurune pertsonalizatuetan oinarritutako zaintza-eredu baterantz aurrera egiteko. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean diru-laguntza lerroan kokatzen da, eta hainbat egoitza-zentrotan aldaketa antolamendu, metodologiko eta erlazionalak pilotatu ditu.

Imagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada SustraiakImagen de la jornada Sustraiak