HasieraBerriakZure oparia bere oparia da

Zure oparia bere oparia da

03.07.2018

 

MatiaZaleakekin kolaboratzeko modu berri bat aurkezten dizuegu, ekimenak aurrera eramaten lagunduko duena.

Ezkontza prestatzen ari bazara, edo norbait ezaguna ezkontzera doana, edo ekitaldi baten bat prestatzen ari bazara… jakizu ZURE OPARIA, BERE OPARIA izan daitekeela: ezkontzako gonbidatuei ematen zaien oparitxoa, edo ezkonberrientzat oparia, OPARI solidarioa izan daiteke, MatiaZaleakeri zuzendua, hau da, adineko edo/eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizatea sustatzeko. Edumotionek prestatu dizkigu txartel eder hauek… aukeratu eta pertsonalizatzeko.

Hemen deskargatu dezakezu folleto bat oinarrizko informazioarekin.

Jarri gurekin harremanetan eta hitz egiten dugu! info@matiazaleak.net edo 618344020