HasieraBlogaKultura bir-sortzen: ondarea, memoria eta legatua zahartze on baterako

Kultura bir-sortzen: ondarea, memoria eta legatua zahartze on baterako

Gaur ekimen interesgarri batera gerturatu nahi zaituztegu, non gure Bermingham eguneko zentrora etortzen diren adinekoen talde batek partehartu duen. “Kultura bir-sortzen: nere arreoa, gure legatua”, arreoaren inguruko proposamen ludiko-artistiko bat da, sormen tailer batzuen bitartez, ondare eta oroitzapenen aktibaziorako balio izan duena.

Proposamen honek zahartzaroa eta haren protagonistak diren adinekoen jakinduria eta esperientziaren aitortza egitea du helburuetako bat. Guzti hoiek, memoria, ezagutza eta kulturaren bizipen-iturriak dira. Beste garai bateko lekukotasun zuzenak dira, eta beraiengan biltzen dira istorioak, oroitzapenak eta legatu aberatsak, merezi dutenak agerian jartzea eta belaunaldi berriei transmititzea.

Beraz, aitortza eta bizi kalitateaz hitz egiten ari gara, eta ekintza honen bitartez memoria, aurreko garaietako oroitzapen onak gogoratzen ditugu, familiarteko egoerak, maitatutako pertsonak… eta honek autoestiman eta partehartzaileen ongizatean eragin onuragarria du.

Arreoaren bitartez oroitzapenak gogora ekartzen

Arreoa emakume batek ezkontzeko garaian bere etxe berriari egiten zion etxeko gauzen ekarpena da. Arreo honen ehunkiak etxeko emakumeek eskuz egiten zituzten (oheko arropak, mahai zapiak…), ama, ahizpak edo ezkongaiak berak egindakoak ziren, opari gisa bere familia eta etxe berria sortzeko. Arreoa legatu bat zen berez, belaunaldiz belaunaldi pasatzen ziren gauzak ziren, non emakumeek egindako artisau lanik hoberenak izaten ziren, maitasunez egindakoak.

Landu nahi genuen elementua aukeratzeko garaian, baloratu genuen arreoa belaunaldien artean egindako lana zela, eta joskintza emakumeen bizibide bat gutxi baloratua izan dena. Ia desagertutako tradizio bat eta gazteek eta haurrek gutxietan (edo inoiz) entzun dute honen inguruan.

Nondik sortu eta Kultura bir-sortzen garapena

Ekimen hau MatiaZaleaken bitartez egin det proiektu bat da. Diseinu, planifikazio eta aurrera eramateko behar izan den guztiarentzat paregabeko bi pertsonekin egin dugu: Oihane Pardo, Amarenak, eta Sara Galán, La Niña Bonita-Espacio Creativo, zeintzuk lagundu diguten beharrezko aurrekontua lortzen ekintza ezberdinen bitartez eta hurrengo hauek ere batu direnak: Hiruzta, Lluch Wine&Gastronomy, David de Jorge eta Kutxa Fundazioa.

Asteroko tailerrei hasiera emateko urria aukeratu genuen, eta Bermingham eguneko zentroko 10 emakumek partehartu zuten, guztiek zeozer dutena amankomunean: joskintzaren munduarekin lotura, margoketa, diseinua eta arte plastikoak. Lehen sesioa kontaktua egiteko izan zen baliozkoa, eta tailerren helburua sendotzeko balio izan zuen: gogoratu, oroitzapenak erreskatatu, testuinguru historikoa…

Ondoren objektu bat aukeratu zen, arreoarekin bezela, pertsona bakoitzak pertsonalizatu ahal izateko, landu, apaindu, eta bere pertsonalitatea bertan islatu, bere historia… “Kutxa” aukeratu genuen, eskuz zizelkatutako eta familiaren baliozko objektuak gordetzen ziren kutxei keinua eginez.

Partehartzaile bakoitzak kutxa bat landu zuen, eta batzuek tradiziozko bordatuak adierazi zituzten bertan, familien eta inguruaren adierazgarri izaten zirenak.

Tailer hauen bitartean gure bizian zehar gure oroitzapenetan mantentzen diren gauzen inguruan hitz egin dugu. Pertsonak? Momentu onak? Detaile txikiak? Pasadizo parregarriak? Aurreikusita bezala, oroitzapenak, kontakizunak eta esperientzia positiboak agerian jarri ziren, eta baita era ardurak eta iritziak gure inguruan dauden gauzetaz. Behin eta berriro ateratzen ziren gaiak honako hauek ziren: familia, txikitako oroitzapenak, bizitzako eskasiak eta gaur eguneko gizartearekin kontrastea. Zalantzarik gabe, guztiek dute asko kontatzeko eta gakoa bizi oso bat izateko maite duzun zeozer izatea da, bai familia, lagunak edo afizioak.

Bertan egon ahal izan ginenak testigu izan ginen nola sortzen ziren irakaspenak, elkarren arteko laguntza, gauzak egiteko gogoa, aitortza eta oso baliozkoa den: ilusio eta konpromezua.

Abenduan bukatu genituen tailerrak, “packaging” (paketea egitea) ekintzarekin, eta horrela partehartzaile bakoitzak bere Kutxa eraman ahal izan zuen maitatutako pertsona bati oparitu ahal izateko. Arreoarekin egiten zen bezala, estetikoki esanguratsua, kulturala eta historikoa den zerbait egitea zen, maitatutako edo aukeratutako pertsona bati oparitzeko.

Eta zu? Izan zenuen arreorik? Akaso zure guraso edo aiton-amonek? Hitz egin al duzu honen inguruan familian? Beti da aukera hona galdetu eta ikasteko.

Egilea

Matia Zaleako dinamizatzailea