HasieraBlogaAurrera goaz ongizate handiagoa lortzeko bidean

Aurrera goaz ongizate handiagoa lortzeko bidean

Matia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundean, 130 urte baino gehiago daramatzagu gure inguruko adinekoei eta haien familiei laguntzen. Denbora horretan guztian, pertsonen zahartze-prozesuari buruzko ezagutza sortzen eta arreta-eredua berritzen joan gara.
Mende bat baino gehiago geroago, aurrera egiten jarraitzen dugu, "Ongizate handiagoa" sortzeko asmoz, aukera zabalak dituen eta erronka berriak dituen sektore baten barruan:

• Lehentasun eta egoera pertsonalak baloratzen eta errespetatzen dituen arreta-eredu batean aurrera egitea.
• Ezagutza eta berrikuntza sortzea.
• Sektorearen profesionalizazioarekin jarraitzea.
• Etengabeko hobekuntza bermatzen duten prozesuetan berritzea.
• Gizarte- eta osasun-jasangarritasunean aurrera egitea.

Ingurune aldakor honetan, aurrerapauso bat emateko eta etorkizunari ikuspegi eta erabakitasunez aurre egiteko unea da. Horregatik, plan berri bat jartzen dugu abian, gure ildo estrategikoak kokatzen dituena eta nortasun korporatibo berri batekin eta webgune honekin batera doana.
Baina gure misioa ez dugu lortuko instituzioekin, beste fundazio eta elkarteekin, adineko pertsonekin eta haien familiekin, eta, jakina, erakunde pribatuekin batera ez bagoaz. Hori dela eta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien aldeko apustu garbia egiten dugu, parte hartzeko, elkarrekintzan aritzeko eta denon artean eta guztiontzat ezagutza sortzeko funtsezko tresna diren aldetik. Ondorio logiko gisa, blog honek eta gure sare sozialek elkargune izateko bokazioa dute.


Sarean erreferente izan nahi dugu zahartzearen inguruko kezkak dituzten pertsona eta profesional guztientzat. Horretarako, dakigun, ikertzen dugun edo aurkitzen dugun guztia partekatzeko eta helarazteko konpromisoa hartzen dugu. Baina gure erronka haratago doa, eta zuek, sektoreko profesionalek, boluntarioek, adineko pertsonek, gurekin eta errealitate honetan interesa dutenekin zuen iritziak, ezagutzak, pentsamenduak eta lehentasunak parteka ditzazuen lortzea da. Hori da proiektu hau osatzeko modu bakarra.

Jakin badakigu zuek zaretela abentura honetako protagonistak, eta, beraz, blog honetan eta sareetan postekin hitz egitera eta lankidetzan aritzera animatzen zaituztegu. Guztion laguntzarekin, benetan esan dezakegu "ongizate handiagoaren alde aurrera egiten dugula".

Zuen zain gaude. Mila esker.

 

 

 

              

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.