Aragoiko Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IASS) kudeaketa zuzeneko adineko pertsonentzako egoitzetan arreta eredua eraldatzeko proiektu bat gidatzen du, bizikidetza unitateak ezarriz eta garatuz.
2022aren amaieran, IASSk aliantza bat ezarri zuen Matiarekin, prozesuan lagun geniezaien, ikerketa/ekintza parte hartzaileko proiektu bat abian jarriz. Helburua IASSren egoitza batean bizi den pertsona bakoitzak kalitatezko bizitza bat garatu ahal izatea da , aukeratutako bizitza bat, kide den komunitateko kide izateari utzi gabe eta behar dituen laguntza eta zainketekin.