SAREA proiektuko lantaldeek bilerak egin dituzte adinekoentzako arretari buruzko esperientziak partekatzeko, Matia Institutua parte hartzaile dela
SAREA proiektuko —Europako Interreg POCTEFA programaren barruko ekimena da— bi lantaldek bilera bana egin zuten joan den astean, Donostian eta Hondarribian. Topaketa horietan, adinekoentzako arreta zerbitzuei buruzko esperientziak partekatu zituzten Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoen eskualdeko ordezkariek, eta aipatutako herrietako bi zentro bisitatu zituzten.



