HasieraBerriak2020ko memoria eskuragarri

2020ko memoria eskuragarri

26.05.2021

Eskuragarri eta deskargatzeko moduan dago MatiaZaleaken 2020ko jarduera-memoria.

Urte zaila izan da guztiontzat, baina aldi berean eskuzabaltasun eta enpatia handia loratu duen urtea izan da.

Hala ere, 2019ko datuetan oinarrituta, batzuk hobetu ditugu, eta beste batzuk nabarmen jaitsi dira, hala nola boluntariotzari buruzko datuak. Pandemiak eta konfinamenduak ia toalitatean deuseztatu zuten, eta gaur egun ere ezin dugu lehengo funtzionamendu berarekin jarraitu. Beraz, egoera normaltasunera itzultzea eta galdutakoa berreskuratzea nahi dugu.

Beste alde batetik, lankidetzarako bide berriak aztertzen jarraitzen dugu. Eta hemendik, dei bat egiten dugu, gutako guztiok eta norbanakoak laguntza eman ahal izan dezagun MatiaZaleakek bere ibilbidea jarrai dezan, luzea eta proiekzioduna: laguntza emanez, hilero ekarpen txiki bat eginez bazkide eginez, edo proiektuei dohaintza eginez, edo partekatuz, pertsona gehiagorengana iritsi ahal izan gaitezen eta gizarte aktiboago baterantz lankidetzan aritzeko aukerak ezagut ditzaten, indarrak batuz, ongizatea sortuz, gizarte eraldaketarako eragile izan gaitezen, zentzuz bizi gaitezen.