HasieraBerriakDesio eta konpromezu eskutitza 2021erako

Desio eta konpromezu eskutitza 2021erako

22.12.2020

Zeinen azkar eta astiro igaro den 2020. urte hau, eta, aldi berean, ustekabeko egoerez, krudelez, gogorrez, etengabeko erronkez beteta etorri dena. Atzera begiratzen dugu, eta ikusten dugu jada igaro dela eta 2021era itxaropenez eta ilusioz begiratzen dugula.

Mugei agur esan nahi diegu; iritsiko da.

Agur esan nahi diegu aurten hain presente izan ditugun hitzei: pandemia, distantzia soziala, konfinamendua, maskara. Bitxia da duela urtebete konfinamendu hitza gure buruetan ere ez egotea, eta, orain, haurrek beste edozein bezala erabiltzea beren lexikoan eta beren bizitzaren parte izatea.

Bideo-deiei eta topaketa birtualei agur esan nahi diegu, baina egia da teknologia geratzeko etorri dela, eta horretan aurrera egin dugula esan dezakegu, baina oraindik gehiago aurreratu behar dugu: herritar guztiek jakin behar dute eta eskura izan behar dute beharrezko teknologia. Teknologiak hurbildu gaitu, baina ez gaitzala urrundu. Ahal den neurrian, amets egin dezagun aurrez aurreko topaketak berreskuratzearekin, beti gainditzen baitituzte birtualak.

Giza berotasuna gailentzea eta pandemiak kendu dion espazioa berreskuratzea eskatzen dut, eta aurrez aurre egon ahal izatea, eta jendea eskuarekin agurtu, besarkada batekin.

Gutako bakoitza eta gizartea, oro har, pandemia honetatik ondo eta erruz berreskuratzea nahi dut. Ibilbide luzeko bidea, seguruenik.

Atzean utzi ditugu pertsona asko, asko, gehiegi. Nahi genuen bezala agurtu eta lagundu ezin izan ditugun pertsonak, gure artean jarraitu beharko luketenak.



Bada, desio asko, errealitate bihurtzeko gure konpromisoa behar dutenak. Beraz,

Hitz ematen dut pandemiaren aurretik bizitza nola zen gogoratuko dudala, eta galdutakoa eta faltan botatzen dudana berreskuratuko dudala.

Zin dagit berriro irteteko gogoa izango dudala, eta kaleko jendearekin gurutzatuko naizela, beldurrik gabe, distantziarik gabe, planifikatu gabe, bizitza bera bezala.

Agintzen dut beteko ditudala guztion artean bide ona har dezagun ematen dizkiguten jarraibideak.

Hitz ematen dut besteei begiratuko diedala, eta galdetuko diodala ea ondo dagoen eta ea nere esku dagoen zeozer egin dezakedan horretarako.

Hitz ematen dut ingurumena zainduko dudala, kalte handiak egiten baitizkiogu, berak bizitzeko espazio eder bat oparitu besterik egin ez digunean.

Hitzematen dut hilabete hauetan sortu den alderdi positibo guztia gogoratuko eta indartuko dudala: baterako ahalegina, koordinazio-lana, elkartasun eta laguntza-keinuak, sormena.

Hitz ematen dut gurekin ez dauden pertsonak gogoratuko ditudala, gogoan izango ditudala, eta agur bat egin ahal izango dudala, zain dudan bideari jarraitzen laguntzeko.



Eguberri on eta Urte Berri on!