HasieraBerriakEspainian Zahartzea Luzetarako Ikerketa (ELES) pilotuko datu basearen aurkezpena

Espainian Zahartzea Luzetarako Ikerketa (ELES) pilotuko datu basearen aurkezpena

01.01.2013

Atzo, osteguna, ikertzaile komunitatearen esku jarri zen, jardunaldi batean, Espainian Zahartzea Luzetarako Ikerketako (ELES) pilotuko datu basea. Jardunaldian, Espainiako eta atzerriko taldeetako 40 ikertzaile inguru izan ziren. Jardunaldia CSICko Giza eta Gizarte Zientzien Zentroan egin zen, Madrilen. Matia Institutu Gerontologikoa antolaketa koordinatzeaz arduratu zen, CSICrekin batera.

Datu basean, Espainiako 50 urteko edo gehiagoko 1.700 pertsonari buruzko informazioa dago. Duela gutxi jaso da informazio hori, etxez etxeko elkarrizketen, odol erauzketaren eta neurri objektiboen bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria egoki ordezkatuta dago. Osasun, psikologia, gizarte eta ekonomia alderdiak hartzen dira barne. Ikerketa pilotu hori dimentsio handiagoko luzetarako ikerketa baterako abiapuntua da. Hain zuzen, adin horretako espainiarren lagin baten jarraipena egin nahi da, 20 urtez.

Jardunaldian, ikerketaren ezaugarrien berri eman, datuak nola lortu erakutsi eta datu horiekin egindako ikerketen adibideak eskaini ziren. Zahartzea zenbait ikuspuntutatik ikertu nahi duten taldeak elkarrekin harremanetan jartzeko aukera ere eman zuen. Hainbat lankidetza mota aztertu ziren, besteak beste, etorkizuneko luzetarako ikerketa elkarrekin diseinatzekoa.

Datu horiek Eusko Jaurlaritzaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantzaketa publikoarekin eta Caja Madriden Gizarte Ekintzako Fundazioaren finantzaketa pribatuarekin lortu dira, eta, jardunaldiari esker, datu horiei ahalik eta onurarik handiena ateratzea nahi dute ELESeko sustatzaileek. Informazio hori argitalpenen, batzarretako komunikazioen, doktoretza tesien eta master tesinen bidez ustiatuz gero, Espainiako zahartzeari buruzko ezagutzak handitzea eta luzetarako ikerketaren prozedurak hobetzea lortuko da.

Datu baseen erabilera:  www.proyectoeles.es