HasieraBerriakInguruen arduradun baten bila gabiltza

Inguruen arduradun baten bila gabiltza

09.05.2022

Matia geriatriaren sektorean 130 urte baino gehiagoko esperientzia duen erakundea gara. 1300 profesional baino gehiago ditugu, eta, gaur egun, gure lantaldean Gipuzkoako Matiako zentroetako giroen-arduradun bat sartzea bilatzen dugu.

Lanpostuaren eginkizunak honako hauek izango dira:

  • Matiako zentroetako inguruneak eta espazioak koordinatzea, gainbegiratzea, hobetzea eta zaintzea.
  • Garbiketako eta ikuztegiko prozesuak koordinatzea, gainbegiratzea eta hobetzea. Hori guztia, zentroetako, zerbitzuetako eta prozesuetako taldeekin lankidetzan.

Profil profesionala:

  • Ez da titulazio espezifikorik behar
  • Lanpostua erdi-mailako teknikari-mailari dagokio.
  • Oso positiboki baloratuko da lanpostuari dagozkion gaiei buruzko ezagutza eta prestakuntza, bai eta pertsonarengan oinarritutako arretaren gaineko ezagutza ere.
  • Erabiltzaile-mailako ezagutza informatikoak
  • Euskara

Beharrezko eskumen-betekizunak:

Lidergoa, ekimena, ikasteko eta berritzeko kezka, taldean lan egiteko gaitasuna, inplikatutako pertsonekin eta taldeekin lankidetzan egindako aurrerapenen plangintza, antolaketa eta jarraipena egitea, proiektuan inplikatzea.

 

Lanpostuaren informazio gehiago HEMEN