Asko gustatu zait ikustea nola 91 haur eta gaztek nigan pentsatu duten, nola elkarbanatu duzuen familian nere inguruan, nola interpretatu nauzuen, zein gauza positiboak esnatzen ditudan zuengan, nola ezagutzen dituzuen nere baloreak, nola gogorarazten dizkizuedan zuen aiton-amonak, eta beti irribarrearekin, zeozer onarekin.
Asko gustatu zait Elena, Kristina, Gorka, Nerea, Miren, Maider, Diana, Virginia, Izaskun, Raquel, Noelia, Lorena, Mariak... ni aukeratu izana. Zergatik ote?
Asko gustatu zait Eli, Nekane, Esther, Javi, Laura, Aizea, Ainhoa… eta inguruko guztiek, zuen etxea ireki izana, Lamourous deitzen den etxea, non Alfonso, Mª Angeles, Amparo, Matilde, eta askoz gehiago bizi diren bertan. Garrantzitsua naizela sentiarazi didazue. Hala izango da?
Asko gustatu zait Donostia Kultura , Ogi Berri , Real Sociedad Fundazioa , BM supermerkatuak , Gizalde , Museum Cementos Rezola eta Bodegas Olarrak baita ere gu lagundu izana, oso ekarpen eta forma ezberdinetan. Zeozerk batzen gaituela izango da?
Asko gustatu zait ospeko pertsonak gurekin egotera gerturatu izana. Ospeaz gain, baloreak eta konpromezua dituzten pertsonak direla erakutsi digute: David de Jorge eta Luis Chillida. Ni baita ere garrantzitsua naizela irudituko zaie?
Zein egun ederra!!!! Horrelako beste bat laster iristea espero dut. Ordurarte, egunez egun zuen bizitzatan presente egotea nahiko nuke, oso forma ezberdinetan: goxoa, maitagarria, lasaigarria, tristea, agurrak, ongietorriak, benetazkoak….
Datorren urterarte eta ESKERRIK ASKO!
Sinatuta: BESARKADA (zu eta Matia artekoa)