HasieraBerriakMatia Fundazioak eta AFAGIk lankidetza hitzarmena sinatu dute

Matia Fundazioak eta AFAGIk lankidetza hitzarmena sinatu dute

01.01.2016

Atzo arratsaldean, fundazioak eta Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteak (AFAGIk) lankidetza hitzarmena sinatu zuten ofizialki, Matia Fundazioaren egoitzan.

Hitzarmen hori sinatuta, bi erakunde horien arteko elkarlanak aurrerapausoa eman du. Hitzarmenaren helburua: bi erakundeak elkarrekin historikoki egiten ari diren lanei indarra eta estaldura ematea. Bereziki, Alzheimer gaixotasunari eta beste dementzia batzuei buruzko ezagutza handitzeko lanei emango zaie lehentasuna, baita gaixotasuna duten pertsonen, haien zaintzaileen eta laguntzen dieten profesionalen bizi kalitatea eta ematen zaien arreta hobetzeko proiektuei ere.

Lankidetza hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du hasiera batean, eta Matia Fundazioko zuzendari nagusi Gerardo Amunarrizek eta AFAGIko presidente Koldo Aulestiak sinatu dute. Bi-biek azpimarratu dute hitzarmen horren garrantzia, bi erakundeek indarrak batu eta gaixotasun horrek jota dauden pertsonen zainketarako aurrerapenak bilatzen elkarlanean jardun dezaten, pertsona horien bizi kalitatea hobetze aldera.