HasieraBerriakMatia Instituturako ikertzaile sozial batentzako lan-eskaintza

Matia Instituturako ikertzaile sozial batentzako lan-eskaintza

16.06.2021

 

 

Buscamos una persona investigadora social para Matia Instituturako ikertzaile sozial baten bila gabiltza. Lanaldi osoko kontratu mugagabea eskeintzen dugu, eta lantokia Donostian edo Madrilen.

 

 

Zereginak:

  • Ikerketako eta esku hartzeko proiektuak garatzeko deialdiak bilatzea.
  • Zahartzearen eta/edo zainketen arloko ikerketa-proiektuak eta esku-hartzeak diseinatzea, planifikatzea, kudeatzea, garatzea eta koordinatzea.
  • Azterlan kuantitatiboak eta kualitatiboak egitea (berrikuspen bibliografikoak, datuen analisia eta ustiapena, emaitzak eta ondorioak idaztea).
  • Ezagutza transferitzea eremu profesionalean (artikulu zientifikoak eta dibulgaziokoak egitea, biltzarretan parte hartzea eta prestakuntza-ekintzak egitea).

 

Eskatzen den profil-profesionala honako hau da:

  • Gizarte Zientzietako Lizentziatura edo Gradua.
  • Gerontologian espezializatua: Masterra, Aditua, Doktorego Ikasketak, etab.
  • Ahozko eta idatzizko ingelesa.
  • Lan-esperientzia zahartzearen eta/edo zaintzaren arloko ikerketan.
  • Ezagutza egiaztatua ikerketa kuantitatiboko eta kualitatiboko metodologietan eta tresnetan.
  • Argitalpen teknikoak eta/edo zientifikoak.

 

Baloratuko da:

  • Ikerketa-proiektuak koordinatzen eta garatzen eta gizarte-zientzien esparruan esku hartzen aldez aurretik esperientzia izatea.
  • Lantaldeetan, adituen batzordeetan, kongresuetan, foroetan eta abarretan parte hartzea.
  • Sareko lan-esperientzia beste eragile batzuekin (administrazio publikoa, erakunde pribatuak eta sozialak).
  • Esperientzia taldeen lidergoan eta koordinazioan.
  • Euskararen ezagutza.
  • Frantsesaren ezagutza.

 

Honako hauek dira beharrezko eskumen-betekizunak:

Lidergoa, antolatzeko gaitasuna, malgutasuna, jarrera positiboa eta proaktiboa, talde-lanera bideratuta.

 

Aurkeztu zure hautagaitza hemen