HasieraBerriakMatiak Lugaritz Living Lab proiektua jarri du martxan Lugaritzeko babesdun etxebizitzetan

Matiak Lugaritz Living Lab proiektua jarri du martxan Lugaritzeko babesdun etxebizitzetan

23.08.2023
  • Lugaritzeko babesdun etxebizitzek pertsona ardatz duen berrikuntza-ingurunea dute, benetako eta ikerketako testuinguru baten gainean eraikia.
  • Egiten ari den prozesuaren emaitzak abenduaren 14ean egingo den "Parte-hartzea eskubide gisa: Nire bizitza nik erabakitzen dut"  jardunaldian azalduko dira.
  • ATECE; EASO Politeknikoa, Donostia Ospitalea, EHUko CAVIAR Taldea; Tecnalia eta Matiako profesionalak parte-hartze prozesuaren eraikuntzan aktiboki parte hartzen ari dira

Matia Institutuak Lugaritz Living Lab proiektua jarri du abian Lugaritzeko babesdun etxebizitzetan. Proiektu parte-hartzailea izango da, eta, hasieran, Iktusa ardatz izango duen lan-ildo bat sortzeko ahalegina egingo du.

Zer da Living Lab bat?

Living Lab bat pertsona ardatz duen berrikuntza-ingurune bat da, benetako eta ikerketako testuinguru baten gainean eraikia, non interesa duten alderdi guztiek prozesu irekietan parte hartzen duten, guztientzat jasangarriak diren balioak sortzeko helburuarekin.

Kasu honetan, Lugaritzeko babesun etxebizitzetan dagoen azpiegitura aprobetxatzen da, erantzun bateratu bat emateko beharrezkoak diren produktu eta zerbitzuak integratuko dituen ingurune bat diseinatzeko.

Lehenengo ekintza gisa, Iktusa ardatz duen lan-ildo bat jarri da abian.

Zergatik iktusa?

Prebalentzia handia duelako eta, lehenik eta behin, pertsonengan eta haien familiengan eta gizarte- eta osasun-esparruetan eragiten duen inpaktuagatik.

Nola egiten ari gara?

Matia Institututik 2021ean hasitako lan bati jarraipena emanez, iktusa duten pertsonen egoeraren lehen diagnostikoa egin zenean. Lortutako emaitzetatik abiatuta, 2023ko apirilean elkarlan berritzaile bati ekin zitzaion, iktusa izan duten pertsonekin, senideekin eta hainbat arlotako profesionalekin batera (soziala, sanitarioa, prestakuntzakoa, ikertzailea, etab.).

Prozesu hori baterako 4 sorkuntza-saiotan egituratu da, apiriletik urrira bitartean. Saio horiek amaitzeko, irtenbide berritzaileen proposamena egingo da, haien autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea bultzatzeko, eta etxebizitza- eta komunitate-inguruneetan inplementatzeko.

Une honetan, programatutako 4 saioetatik 3 egin dira dagoeneko, eta aurrera egin da, premiak identifikatzetik hasi eta irtenbide jakin batzuk lehen aldiz asmatzeraino. Laugarren saiorako, lehenengo bertsio edo proposamen bat sortzeko zain geratu da.

Lortutako azken emaitza Parte-hartzea eskubide gisa: Nire bizitza nik erabakitzen dut jardunaldiaren esparruan azalduko da. Matia datorren abenduaren 14rako antolatzen ari da. Bertan, lortutako ondorioez gain, ikus-entzunezko dokumentu bat erakutsiko da, non prozesua dokumentatzen den eta prozesua osatzen dutenen testigantzak eta gogoetak ematen diren. Ekimen honen bidez, pertsonen benetako beharretara egokitutako konponbideak eraiki eta sortzearen aldeko apustua egiten duen formula batek eskaintzen dituen aukerak erakutsi ahal izatea espero dugu, hainbat jakintza-eremu eta -arloren arteko harreman eta elkartruketik abiatuta, bizitako esperientziari erantzuten diona barne.

Azkenik, espazio hau aprobetxatzen dugu abentura honetan laguntzen diguten erakundeen parte-hartzea balioesteko eta eskertzeko: ATECE; EASO Politeknikoa, Donostia Ospitalea, EHUko CAVIAR Taldea; Tecnalia eta Matiako hainbat zerbitzutako profesionalak. Gainera, aipamen eta errekonozimendu berezia egin nahi diogu iktusa duten pertsonen eta haien senideen parte-hartzeari eta eskuzabaltasunari, balio handiko bizipenak eta esperientzia pertsonalak partekatzeagatik.