HasieraBerriakSanto Tomas egunean Gipuzkoa plazan dago MatiaZaleak!

Santo Tomas egunean Gipuzkoa plazan dago MatiaZaleak!

13.12.2019

Bada data bat Donostian, inguruan eta beste herri batzuetan ere garranttzitsua dena: Santo Tomas, Abenduak 21.

Festan ezinbestekoa da txistorra bokadillo bat jatea, eta txistorra postuak elkarteen artean zozketatzen dira.

Ba aurtengo honetan MatiaZaleak bertan izango dugu! Postu bat izango dugu Gipuzkoa Plazan, 72. zenbakia duen postua da eta Legazpi kaleko hasieran, Bengoetxearekin bidegurutzean, izango da.

Beraz, animatzen zaituztegu bertatik pasatzera. Egun horretan lortzen diren etekinak MatiaZaleaketik martxan jartzen ari garen lanari zuzenduko zaizkio.

Lagundu nahi badezue, jarri harremanetan gurekin 618344020 telefonoan. Boluntarioak behar ditugu eta hau aurrera eramateko!

Aupa Santo Tomas!