HasieraBerriakUso mezulariak askatu ditugu Fraisoron

Uso mezulariak askatu ditugu Fraisoron

13.06.2013

Hirugarren urtez jarraian, Matia Fundazioko Fraisoro zentroko (Zizurkileko) adinekoek usozaletasuneko jarduera batean hartu dute parte; usoak hazi eta mezulari gisa erabiltzeko trebatzeko artea da usozaletasuna. Zentroko 88 egoiliarren eta eguneko zentrora joaten diren 20 pertsonen artean zahartze aktiboa sustatzeko beste modu bat da.

Gabriela Mondragon Fraisoroko psikologoak azaltzen duenez, «usozaletasunean erabiltzen diren usoak ez dira arrunten modukoak; lumen estetikak bereizten ditu. Hasiera batean, berdinak dirudite; baina, ondo begiratzen badiegu, lumen irudia desberdina dela ikusiko dugu: lepoko lumen koloreak berde-moreak izaten dira, eguzkiak zer angelutatik jotzen dituen. Uso mezulariak habiatik urrun dauden lekuetan askatzen dira, eta beti itzultzen dira habiara, orientazio zentzu paregabea baitute (begiaz eta mokoaz baliatzen dira)».

Fraisoroko laguntzaileetako bat da usoen jabea (etxean du usategia), eta, horregatik, usozaletasun jarduera ohikoa bihurtzen ari da Zizurkilgo zentroan. Oro har, udaberriaren amaieran edo udaren hasieran egiten da —aurten, udaren hasieran—, udazkenean ezinezkoa baita, ehiza garaia delako.

Fraisoroko langileek eta hango egoiliarren eta eguneko zentrora joaten diren pertsonen senideek ere hartu dute parte jardueran. Mondragonek esan digunez, «egoiliarrek askotariko erreakzioak izan dituzte: batzuenak espero genituen (narriadura kognitibo arina edo ertaina duten pertsonek usoak ukitu egin nahi izan dituzte, eta musukatu); beste batzuenak, berriz, ustekabekoak izan dira (oso narriadura kognitibo larria duen emakume batek, adibidez, usoa ukitzeko hurbildu ziotenean, “jateko” esan zuen)». Guztira, zortzi uso mezulari askatu dituzte egoiliarrek eta erabiltzaileek. 800px; height: 600px;" />