HasieraBerriakZientzia guztiontzat

Zientzia guztiontzat

25.02.2019

Gipuzkoa Solidarioak etengabekoan eskaintzen digu laguntza Gipuzkoako edozein elkarte eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE).

Urte honen hasieran eskainitako bat gogoz hartu dugu Matia Fundazioan bizi garenok: Eureka Zientzia Museora joateko aukera. Museo honek bisitan eskaintzen dituen aukerak anitzak dira, etengabekoan zentzumenekin eta ezagutzekin jolasteko, estimulatzeko, gogoratzeko eta elkarrekin disfrutatzeko.

Iada Lamourous, Petra Lekuona eta Argixao zentroetatik egin ditugu bisitak taldeekin, eta benetan, errepikatzeko modukoak. Hementxe bideo batzuk argazkiekin.

Mila esker Gipuzkoa Solidarioari horrelako eta beste era askotako aukerak eta laguntza eskaintzeagatik.