Berriak
Jarri nire tokian. Gehiegikeria eta tratu txarren aurkako kontzientzia hartzeko mundu mailako egunean Matia Fundazioaren mezua
14.06.2019
• Ekainaren 15ean, larunbata, hauskortasun eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen aurka egiten diren jarrera eta egoera onartezinak desagerrarazteko herritarren hausnarketa eta konpromisoa sustatzen duen eguna ospatzen da.
• Erronken artean, pertsonan zentraturiko erlazioaren aldeko aldaketa kultural bat eta tratu onaren kultura sustatzea daude.
• Mezu honekin batera, tratu onak ez diren eta adineko pertsonek batzuetan bizitzen dituzten...

Arriskuak dakartzaten lehentasunen aurrean jokatzeko eraz hausnartu dute Matiako ehun profesionalek baino gehiagok
27.05.2019
Joan den ostegunean, maiatzaren 23an, Matia Fundazioko ehun langile baino gehiago bildu ziren, lagun egiten diegun pertsonen lehentasunak bultzatzearen garrantziaz eta lehentasun horiek arriskuren bat dakartzatenean jokatzeko moduaz hausnartzeko helburuz.
Otsailean abian jarritako «Ibilbideak, leihoak eta zubiak» proiektuan txertatu da jardunaldia. Proiektuaren helburuak, berriz, hauek dira:
Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua...

Bizitza osorako etxebizitzen proiektu baten beharrak zehazteko lantegia antolatu du Matiak
08.05.2019
Lugaritzeko etxebizitzen etorkizuneko erabiltzaileek izan ditzaketen beharrak aztertzeko lantegia egin zuten joan den asteartean, Ategorrietako babespeko etxebizitzetan, Matia Fundazioak antolatuta. Donostia Lagunkoia ekimenaren talde eragileko kideek hartu zuten parte jardunaldian.
Donostia Lagunkoia programako arduradun Eva Salaberriaren ongietorriaren ondoren, Mayte Sancho Matia Fundazioko Plangintza zuzendariak etxebizitza horien...

2018ko Memoria prest!
08.05.2019
2018ko MatiaZaleak Memoria aurkeztu nahi dizuegu, zeinek 2018ko Abenduaren 31 arteko datuak dituen: pertsona eta elkarte MatiaZaleen ekarpenak, boluntarioak, orduak, ekintzak, ekimenak, kolaboratzaileak eta ekonomikoak.
2018 urte polita izan da, ekimen asko lortu ditugularik, eta guzti hoiek zuen konfiantza eta ekarpenengatik izan dira. Mila esker honen parte izateagatik!
Baina hobetzeko arloak ere baditugu noski: MatiaZale...

Matia Fundazioa finalista da komunikazio digitaleko Diario Vasco sarietan
07.05.2019
Berriki jakinarazi digutenez, gure erakundea El Diario Vascoren komunikazio digitaleko sarietarako hautatu dituzten hiru finalisten artean dago, Elkarteen eta Fundazioen kategorian. Komunikazio estrategietan askotariko tresna eta euskarri digitalak arrakastaz txertatu dituztenen lanaren kalitatea eta ahalegina goraipatzea da Diariovasco.com sarien xedea.
Zalantzarik gabe, albiste ezin hobea da, gero eta digitalagoa den munduan gure...

Mendekotasunari arreta emateko zerbitzuen kalitatea kudeatzeko sistema bat diseinatzen parte hartu du Matiak, Uruguain
30.04.2019
Duela gutxi oso bidaia interesgarria egin dugu Uruguaira. 2018ko bigarren seihilekoan, herrialde horretako Zainketa Sistema Nazionalari (SNC) eta Gizarte Garapeneko Ministerioari (MIDES) laguntzeko aukera izan dugu, honako proiektu honen bidez: mendekotasunari arreta emateko zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduen nazioarteko azterketa egitea.
Lan hori Eguia Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin elkarlanean egin...
