Berriak
Haurrek eta adinekoek ostegun gizena ospatu dute Matia Fundazioaren Fraisoro zentroan, Zizurkilen
01.01.2013
(Zizurkil, 2013ko otsailaren 7a). Urtero bezala, Fraisoro zentroko egoiliarrek eta eguneko zentrora joaten diren adinekoek inauterietako jaiekin egin dute bat. Baina, aurten, Zizurkilgo San Millan eskolako 2 eta 12 urte bitarteko 25 haurrek ere hartu dute parte jai horietan. Goizerdian elkartu dira denak, mozorroak jantzita, ohiko txistorra jateko eta txaranga musikaren erritmoan dantzan egiteko.
San Millan ikastetxeko haur talde horren parte...
Matia Fundazioko Julian Rezola zentroko erabiltzaileek eta Amara Berri Ikastetxe Publikoko ikasleek eguneroko lanak egin dituzte elkarrekin, Europako Belaunaldi arteko Elkartasunaren Egunean
01.01.2013
Matia Fundazioko Julian Rezola zentroko erabiltzaileek eta Amara Berri Ikastetxe Publikoko ikasleek eguneroko lanak egin dituzte elkarrekin, Europako Belaunaldi arteko Elkartasunaren Egunean
Urtero, Matia Fundazioko zentroetan 100 ekimen baino gehiago egiten dira partaidetza komunitarioko, boluntariotzako eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko, eta 1.800 pertsona inguruk hartzen dute parte. Ekimen horietako bat da belaunaldi arteko...
Arrakastatsua izan da Housgai proiektua, adinekoei beren etxean zahartzea ahalbidetuko dieten arreta eredu berriak probatu dituena
01.01.2013
Ahultasun egoeran dauden adinekoen aurreikuspenetara eta beharretara egokitzen dela erakutsi du Housgai egitasmoak. Autonomia handiagoa eskaintzen die, beraien etxean luzaroago eta bizi kalitate hobearekin bizi daitezen.
Proiektuaren berritasuna da estreinakoz hainbat jarduerak egin dutela bat, hala nola: etxebizitza birgaitzeak eta egokitzeak, laguntza zerbitzu teknologikoak eta ez-teknologikoak bateratzeak, eta hori guztia pertsonarekiko...
Fraisoro zentroak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du
05.12.2012
Eusko Jaurlaritzak Bikain kalitate ziurtagiria eman dio Matia Fundazioko Zizurkilgo Fraisoro zentroari, euskararen arloan egindako lanagatik. Sari horren bidez, Fraisoro zentro gerontologikoan zein eguneko zentroan euskara erabiltzen dela balioetsi nahi da ofizialki. Saria urrats bat gehiago da, duela 13 urte hizkuntza politika bat izatea beharrezkoa zela ikusi eta Bai Euskarari akordioa sinatzea erabaki zuenetik.
Matia Fundazioa Kalitatearen Astean
26.10.2012
Aurten, Kalitatearen Astean hartuko du parte Matia Fundazioak, sektore soziosanitarioko profesionalentzat prestatutako bi jardunaldiren bidez: Urriaren 29an: Arrasate kaleko Kutxa aretoan, BIKAINTASUNA ETA DUINTASUNA ZAINKETA GERONTOLOGIKOETAN: LOKAILUEN KUDEAKETA Azaroaren 6an: Iza zentroko areto nagusian, TALDEAREN ESKU HARTZEA DOLUAN, ESPERIENTZIA ETA EMAITZAREN ADIERAZLEAK Beharrezkoa da izena ematea, 943 31 71 02 telefonora deituz edo...
Matia Fundazioak Mendekotasunaren Arretarako Nafarroa saria lortu du
01.01.2012
Nafarroako Gobernuak Mendekotasunaren Arretarako Nafarroa saria eman dio Matia Fundazioari.Ortogeriatria Unitatean egindako lanagatik jaso du saria Matia Fundazioak. Unitate horrek aldaka haustura duten pazienteei ematen die arreta, eta helburu hau du: aldaka hautsi duten pertsonek «hobekuntza funtzionala lortzea, eta eguneroko bizitzarako egokitzea, errehabilitazioaren, erorikoei aurrea hartzearen eta zahartzearekin lotutako berrikuntza...

