Berriak
Housgai proiektua, adinekoei beren etxean zahartzea ahalbidetzeko eredu berriak probatzekoa, Sestaoko etxebizitza pilotu batean gauzatu da
01.01.2013
Sestaoko udalaren, Sestao Berriren eta Housgai proiektuko enpresa partzuergoaren arteko lankidetzari esker, ikerketa proiektu aitzindari horren esperientzia pilotua abiatuko da, arratsalde honetan bertan, Sestaoko udal etxebizitza batean. Eusko Jaurlaritzak Etorgai programaren baitan finantzatutako ekimena da. Zenbait enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko eta ikerketa zentro, Matia Fundazioaren zuzendaritzapean, programa hori garatzen...
SIforAGE proiektua
01.01.2013
SIforAGE ikerketa proiektuko Espainiako bazkideak, eta haien artean Matia Institutu Gerontologikoa, Donostian bildu dira.
Gaur lan bilera egin dute, SIforAGE Europako ikerketa proiektuan parte hartzen duten espainiar bazkideek. Hauek dira: Bartzelonako Unibertsitateko Erakundeetarako Hausnarketako eta Soluzio Matematikoetako Diziplinarteko Taldea - GISME (proiektuburua), Basque Culinary Center, Lleidako Unibertsitatea eta Matia Institutu...
Fraisoro zentroak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du
05.12.2012
Eusko Jaurlaritzak Bikain kalitate ziurtagiria eman dio Matia Fundazioko Zizurkilgo Fraisoro zentroari, euskararen arloan egindako lanagatik. Sari horren bidez, Fraisoro zentro gerontologikoan zein eguneko zentroan euskara erabiltzen dela balioetsi nahi da ofizialki. Saria urrats bat gehiago da, duela 13 urte hizkuntza politika bat izatea beharrezkoa zela ikusi eta Bai Euskarari akordioa sinatzea erabaki zuenetik.
Matia Fundazioa Kalitatearen Astean
26.10.2012
Aurten, Kalitatearen Astean hartuko du parte Matia Fundazioak, sektore soziosanitarioko profesionalentzat prestatutako bi jardunaldiren bidez: Urriaren 29an: Arrasate kaleko Kutxa aretoan, BIKAINTASUNA ETA DUINTASUNA ZAINKETA GERONTOLOGIKOETAN: LOKAILUEN KUDEAKETA Azaroaren 6an: Iza zentroko areto nagusian, TALDEAREN ESKU HARTZEA DOLUAN, ESPERIENTZIA ETA EMAITZAREN ADIERAZLEAK Beharrezkoa da izena ematea, 943 31 71 02 telefonora deituz edo...
Matia Fundazioak Mendekotasunaren Arretarako Nafarroa saria lortu du
01.01.2012
Nafarroako Gobernuak Mendekotasunaren Arretarako Nafarroa saria eman dio Matia Fundazioari.Ortogeriatria Unitatean egindako lanagatik jaso du saria Matia Fundazioak. Unitate horrek aldaka haustura duten pazienteei ematen die arreta, eta helburu hau du: aldaka hautsi duten pertsonek «hobekuntza funtzionala lortzea, eta eguneroko bizitzarako egokitzea, errehabilitazioaren, erorikoei aurrea hartzearen eta zahartzearekin lotutako berrikuntza...
Kasu Soziosanitarioen Kudeatzaileen ikastaroa hasiko da, Matia Institutu Gerontologikoak koordinatuta
01.01.2012
Pertsonarengan ardaztutako arreta integralaren ereduak hauxe du helburu: «pertsonaren bizi kalitatearen eta ongizatearen alderdi guztietan hobekuntzak lortzea, haren duintasuna, eskubideak, interesak eta lehentasunak osoki aintzat hartuta, eta pertsonak berak parte hartuz».
Profesional horrek arreta pertsonalizatuko programa bat egin behar du: erabiltzailearen autonomia eta independentzia sustatzen dituen programa bat, hain zuzen. Kasuen...

